kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Hitzak ebakitzean / Luis Mari Mujika / Kriselu, 1976

Hitzak ebakitzean – (Poemak I) Mikel Lasa / Anaitasuna, 1976-03-15

Nik ez dakit gauza handirik balio duenentz Mujikaren poesia ismo bateri edo besteri lotzeak: gaur egun munduan egiten den poesia gehiena bezala, berea ismoetatik libre dago, hobeki esan, joan den ehun urte honetan (Baudelairek hasera eman, Rimbaud, Mallarme, Surrealistak…, jarraitu bideari) bata besteen kontra errebotatuz ala erreboltatuz sortu diren ismoz oretuta egiten da gaur egungo poesia, agian bizkarrezurrik gabeko mundu honetan denak duelako kabida eta gure ase ezineko irentsi beharrak, sorberritan beste aurreko baten antagonista amorratua legez jaio izan ziren ismoak, gaur egun, kide, osagarri, kate edo sare baten maila bezala guztiak beharrezkotzat jo erazten gaituelako.

Ez nuke esango eklektizismo honek, poeta on batek behar duen diziplina zehatzari onik egin diezaiokenik. Behar bada ez, luzaroan behintzat, Mujikak ordea, gazte izanik, bide luzea du, eta goiz ixiltzen diren horietakoa ez baita, ugaritasun honek heldutasun osora iritsi baino lehen eman liezaioke halako aberastasun inbidigarri bat, bilduma honetan jadanik edonon soma daitekena. Aberastasunak bestalde, egileak berezko duen erraztasun errazegiari dentsitate historiko bat emanez nolabait frenarazi egiten dio, zorionez ene ustez, erraztasuna, besterik gabe, buru biko ezpata baita.

Literatura sakratua ez ezik, bistan da, bestea ere, underground-ekoa, euskal literatura, batez ere azken urteotakoa (bertsolarismoaren zaletasun eraberritua) ondo xurgatu eta berenganatu duela. Hemen ere eklektizismo berdina antzeman daiteke.

Honek guztiak ez du esan nahi poeta honek nortasunik ez duenik. Badu eta oso berezia. Eta nire ustez nortasun horren adierazgarririk nabarmenena berezkoa duen sinbolo eta irudi mundu aberats eta sakonean datza. Poesiaren mintzabiderik jatorrena, irudien esannahi askotarikoen bitartez lortzen dela egia bada, benetako poeta baten aurrean gaude.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak