kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Gizartea eta parasozialismoa / Luis Mari Mujika / Gero, 1975

Gizartea eta parasozialismoa Xabier Gereño / Anaitasuna, 1976-01-15

Hainbat saiakera liburu argitaratu da euskaraz azken urteotan; baina gutti dira komentatzen ari garen honek besteko gai garrantzitsu eta idaztankera errazik duten liburuak. Eta honek zera frogatzen digu, halegia, gai interesgarriak idazteko ez dagoela esaldi astunera jo beharrik, batez ere euskaldunon alfabetatze maila gorago ez dagoen bitartean. Hau lortzea, alde batetik, gure eskuetan dago eta bestetik Gobernuek emango dizkiguten legeetan. Ikusiko dugu Espainiak gaur estrenatu duen Erregek zer egiten duen euskararen aide. Baina telebistatik oraintsu entzun dizkiodan hitzak egia bilakatzen diren bitartean, lanean ekin beharko diogu bakoitza bere aldetik, eta ni Muxikaren liburua komentatzen.

Bere liburuan, Muxikak gizartearen joera ideologikoak azaltzen eta aztertzen ditu, mendez mende. Gizartearenak esan ditut eta oker esan, zeren Mendabaldeko Estatuak aipatzen ditu soilik, eta ez Ekialdea eta are guttiago Asia eta gainerako kontinenteak. Eta nola Mendabaldeko historian Kristautasuna oinharrizko zerbait izan den, kristau fedearen eta Elizaren gorabeherak aztertzen ditu bereziki.

Has gaitezen lehenengo kristauekin, hau da, Kristautasunaren ideia eta sua bizien eta garbienik sentitzen zituenekin. “Fededun izatea, norberaren ogasun eta aberastasunak lagunen artean banatzean zetzan”. (37. horr.). “Dudarik gabe, Eliz Guraso batzuen literaturak demagogia radikal baten kutsua daduka, baina ez da demagogia, ebanjelioaren funtsezko eskabidea baino”. (40. horr.). “Fedearen eskabidea hau da: kolektibitatearen zuzentasuna eta zoriona bilatzea. Alaparatzailea, dirugosetia, aberatsa lapurra da”. (42. horr.). Gauza batetaz partikularki jabetu garenean, ahora “nere” eta “zure” hitzak zozoki etortzen zaizkigunean sortzen dira anaiarteko burrukak, ezinikusiak eta gorrotoak. Horrengatik, denen jabetza pribatua baino berezkoagoa da (Epis. I ad Timot. Homl. XII) “(43. horr.). “Bestalde, limosna bera ez litzateke elkartasun seinale… Diruaren elkarkizuna limosnarena baino lehendikoa da”. (44. horr.). “Jainkoak denei lur zabal bat bakarra azaldu zien. Nolatan, bada, lurra denena, hots, kolektiboa izanik, dituzu zuk lur zatiak, eta harek lur kozkorrik ere ez?” (Homl. XII-3-4. MG. 62, 562)”. (44. horr.). “Naturak eskubide komuna sortu zuen, eta lapurkeriak eskubide pribatua”. (48. horr..). “Bestalde, lehenengo kristau komunitateen eredua, zeharo komuna zen; ogasunak salduz gero, haien balioa apostoluei ematen zitzaien anaien artean banatzeko. (Ps. 131, 5. ML. 31, 1718) (51. horr.).

Liburuan zehar horrialdeak pasatuz ikus ditzakegu nola Erdi Haroa aurrera zihoalarik kristau pentsakera aldatuz doan eta berarekin Mendabal Europako bizimoldeak. Estatu handiak sortzen ari dira, guduek dirua eralgitzen dute, batzuek gehiegi aberasten dira. Harrokeria ere hedatzen da eta katedrale handiak altxatzen. “Gotikoaren handitasuna eta harrotasuna ez daitezke konpreni burgoetako jendearen lankidetasunik gabe” (160. horr.). Hau da, hiri zahar batetako monumentu bat ikusten gaudenean pentsatu behar dugu batez ere hura altxatu behar izan zuen jende umilean. Baina aldakizun hau ez zen egin burrukarik gabe. Ba zegoen oraindik lehen kristauen pentsamoldeei atxikitzen zitzaionik. “Naturaren legez, gauza guztiak komunak dira (Decrt. Grat. I, dist. 8, 9). Grazianok, honetan, Erdi Haro Beheko Eliz Gurasoen dotrina eta erakusketak reflexatzen ditu”. (164. horr.).

XIV eta XV mendeetan Eliza zeharo aldaturik ikusten dugu: “Orduko Eliza osatuegia, organizatuegia zegoen, gainera, arras aberatsa eta indartsua. Apostoluen Eliza, ordea, guztiz umila eta pobrea zen. (215. horr.). “Ondorio bezala, kanpotiko egintza guztiak, limosna, baraua, erregelak, sakramenduak, etab. hipokresia ziren. Fedea da, barren mugimendu gisara, beharrezkoena salbatzeko”. (215. horr.). Garai haietan Wiclef-ek liburuetan zioen “lur jabetza komunak ebanjelioaren izpiritu nagusia adierazten du- (215. horr.), baina Elizak “Bohemian eliziurretan 50 % zedukan”. (216. horr.). Garbitasuna nahi zutenek protesta egiten zuten eta “sarritan, protestaren gidariak fraide eta jakintsuak ziren”. (220. horr.).

Zifra interesgarri batzuk kopiatuko ditut. XV mendean: “Gaztelak garai honetan 700.000 lagun inguru daduzka. Katalauniak, berriz, 300.000 biztanle bakarrik, eta Nafarroak 100.000 inguru. Hurien demografia eskasa da: Bartzelonak 35.000, Sevillak 100.000, Salamancak, Valladolid-ed eta Cordobak 18.000, Medina del Campok 10.000 inguru”. (227. horr.). Baina “Katoliko anitzen bizitza ebanjelio gogotik urrun zegoen”. (230. horr.). “Dirugosea nahasturik dago edonon. Adibidez, Espainian Elizak nazio guztiko errenten hirurrena daduka eskuetan eta Alemanian lurretan hirutatik bat gotzaiena eta elizgizonena da”. (230. horr.). “Giro eta eliz krisis garaian sortzen da Savonarola fraidearen abots ikaragarria; bera zorrotza da, eta elizaren zabarkeria eta handinahia salatzen ditu. Hainbeste urre, zilar eta pitxi ez da gauza egokia eliz jantzi eta tresnetan. Fraidearen salaketa ez da guztien atseginezkoa, eta Savonarola erre egiten dute sasifededun gisara”. (230. horr.).

245. horrialdean hasten da Inkisizioaren historia belgurgarria. “Espainiako inkisizioak bide berezia egin zuen. Historiagile askoren luman, espainiar inkisizioaren gain, krudel fama izugarria eroriko zen, Europan zehar “. (241. horr.). Jarraitzen diren 35 horrialdeetan, inkisizioaren gehiegikeriak azaltzen dira eta nolako torturak erabiltzen zituzten goikoek kristau faltsutzat zeuzkatenen kontra. Biziki interesgarriak dira azken horrialde hauk eta gure aldizkariaren irakurleei gomendatzen dizkiet, ikus dezaten nola munduan ez dagoen gauza berririk. Honetaz hainbat nota hartu ditut baina, lan hau gehiegi ez luzatzeagatik, ez dizuet kopiatuko. Gainera, urrengoan J. B. Etxarren-Lohigorri-ren “Huarte, Hator Etxerat” komentatuko dut, eta hemen ere Inkisizioaren aldrebeskeriak zehaztasun handirekin aipatzen direnez, orduan lotuko natzaio gai honi.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak