« Amaia Lasaren paradisuetan | Gizartea eta parasozialismoa »
Euskaldunen seksu bideak / Jose Maria Satrustegi / Jakin, 1975
J.M. Satrustegiren “Euskaldunen seksu bideak” Gorka Trintxerpe / Zeruko Argia, 1976-01-11
1.-JARDUNALDIA
Joan den abenduko hogeitamarrean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Lan Kide Aurrezkiak Iruiñeko Sarasate (edo Balenzia) karrikan duen biltokian aurkeztu zen J.M. Satrustegiren aipatutako liburu hori.
Berrogeiren bat lagun izanen ginen bertan bildu ginenok. Jardunaldiari hasera hamar minutuko beranduaz eman zitzaion. Mahain buru lau lagun zen; lauetatik hiruek hitzeginen zuten eta hiruek lehendabizi euskaraz (nahiz motz) eta ondorean espainol erderaz (ez hain labur).
Lehendabizi Luis Iriondok hartu zuen hitza, jardunaldirako Lan Kide Aurrezkiaren ordezkari lez; ongi etorria eman zigun joan ginenoi eta “Euskaldunen Seksu Bideak” Lan Kide Aurrezkiak finanziatua izan zela agertu zigun, Jakin argitaldariak atera zezan. Liburuaz eta egileaz aipamen maitagarriak entzun genituen. Nafarroa euskaldun guztien seaska bezela azaldu zigun… noiz izanen ote da ordea Iruiñea egiazko hiri buruzagia?
Ondorean Joseba Intxausti jaunak mintzo egin zigun, Jakin liburu Sortako zuzendari bezela. Liburuaren gaiaz eta gai horrek argitaldariakoei sorturiko harridura eta hunkitasunaz aritu zen. Nafarroako egilea eta Nafarroako azterketa izateak ematen zion bereizitasuna eta holakoak laburki adierazi zizkigun.
Azkenik J.M. Satrustegik hitzegin zuen: zortzi urtetan bilduriko gaiak omen dira liburu hori den bilduman batetaratuak. Hiru herritan bilduak gainera: Luzaide (Valcarlos), Urdiain, eta Altsasu. Bi lehen herri hoiek euskaldunak dira; besteak berriz, Altsasuk, galdua du ia gehien bat euskara, nahiz bertan euskaldun asko izan. Azkeneko herri hontan bi laguntzaile izan ditu J.M. Satrustegik inkesta egin ziezaioten: Amaia Oiarbide eta Enrike Zelaia. Haientzat aipamen eta esker beroak daritu zituen Joxe Marik. Mintzaldian ordea, batez ere erdarazkoan, seksu gaiak orain dela urte batzu arte sorrerazten zituen farragarrikerietaz aritu zitzaigun; adierazi nahiean alegia zeinen beharrezkoa den eta zen seksuaren desmitifikazionea… aipatu zigun esate baterako nola Isabei IIgn. golkoa —Iruiñeko udaletxeko lauki edo kuadroan— estalerazi zen, nola Sanjurjo jeneralaren monumentoan harrizko iruditxoak galtzarik gabe zeudelako margotu eta hautsi egin zituzten…
Mahain buruan zegoen hirugarrena berriz Armendariz jauna zen, Iruiñean Lan Kide Aurrezkiak duen ordezkaria. Azkeneko honek ez zuen mintzaldirik egin, baina ondorean ardo eta jaki aunitz eta goxoren inguruan bakoitzari liburu bana eskaini zigun. Gehienok gero egileari izenpearen eske aurkeztu geniona.
II.— “EUSKALDUNEN SEKSU BIDEAK” LIBURUA
Liburua bera, irakurraldi presati bat eman diogu, ez da soilik material pilo baten bilduma, egileak apalkiegi esaten duen bezela. Ez. Ez bait da dato soila liburuan agertzen dena. Ene ustez, etnologia mailan, eta ez etnografian, koka liteke “Euskaldunen Seksu bideak”. Gainera iritzi honen alde dago liburuan hainbeste aipamen eta sistematizazione izatea. Satrustegi ez da biltzalle hutsa… gainera liburutatik harturiko dato asko ere kokatzen da bilduriko materialaren arabeheratan; esate baterako Laffite jaunarengandik hartuak.
Betire liburua aise eta gustora irakurtzen da, nobela bat balitz bezain laisterka. Dena dela lehen irakurraldi horren ondorean gelditu zaidan dasta hauxe da: seksuaz baino gehiago hitzegiten dela seksuaren inguruan dagozen instituzionetaz, adibidez ezkontzaz, mutil eta nesken arteko ezagutzeko eta tratoak egiteko moduetaz… Seksua bera, ene ustez, liburuko zatirik gehienetan bigarren maila baterako utzirik dago. Ez dakit, egia da, lehen liburu batetan besterik egin zitekeenik. Baina betire, beste liburu batetarako gelditzen dira hainbeste eta hainbeste gai, seriotasunez eta zintzoki uki litezkenak: larru jotzeko moduak (ai ama!, liburuaren izena ez zait egokienetakoa iduritzen), abereekiko harremanak, seksu negozioak, gizonen elkarrekiko harremanak, nola emakumeen elkarrekikoak ere… lehendabiziko larru jotzeak eta abar. Seksua benetan gai garrantzitsua da, nahiz Freud zalea ez naizen. Eta ganera beste giza gai garrantzitsuenekin loturik dagoena: politikarekin, erlijioarekin… eta nork edo nork esan lezakeen bezela “gezurra badirudi ere moralarekin ere loturik dagoen gaia”.
Nork aztertu nahi ditu, esaterako, Euskalerrian seksu negoziotatik bizi diren eta bizi izan diren egitura pil handiak?
III.— LAU AIPAMEN ETA HIRU ZIRI
Liburu hau J.M. Satrustegik “Joxe Miel Barandiaran” saria izena zeraman batetara aurkeztu zuen… eta ez zuen irabazi; baina ez dut nik zergatik esanen.
Egileak esan zuen zaila dela holako gauzetaz gizaseme edo emakumeari hitzegineraztea…
J.M. Satrustegiren liburuak txiste berderik ez dakar.
Eta ots!, ez beza inork liburu honen tituloaz txisterik egin. Euskalerriko diru etxe onuragarriak euskal liburuak finanziatzen hasi dira… batez ere idazle ezagun eta salbide oneko liburuak. Ongi pentsaturik, zergatik izan behar dira Euskal Diru etxeak beste diruetxeetatik ezberdin?
J.M. Satrustegik bere hitzaldi laburrean aipatu zuenez, euskal ezkerreko norbaitek esana omen zion seksuaz apaiz batek idazteak ba zuela halako kontraesanahiaren bat… Nik ez diot ikusten, baina, neuk ere entzun nuen ondorean beste bat hori bera galdezka, ezkertarra ote zen ez jakin.
Eta azkeneko aipamena, J.M. Satrustegiren liburua lan ikaragarri askoren ondorio da.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres