kritiken hemeroteka

8.711 kritika

« | »

Nere paradisuetan / Amaia Lasa / Ediciones Vascas, 1975

Amaia Lasaren paradisuetan / Anaitasuna, 1975-12-15

Olerki liburu bat hartzen denean eta astiro irakurtzen, filme on bat eta zirraragarria ikusten denean bezala, inguru errealetik kanpo ateratzen gaituen arteobra batez gozatu garenean, sortu zaizkigun sendimenduak eta geure buruari hauteman dizkiogun zentzazioak apur bat lausotu eta apaldu orduko, nork bere buruari, nik neure buruari, itaundu ohi dio zer ote den gizaedo emakume horrek erran nahi ukan diguna.

Amaiaren liburua, hirugarren liburua, “Nere paradisuetan” eskuartean edukita, amaiera alderantz heltzen delarik erantzuna aurkitzen dugu, ez duenak nahi eta nahi ez benetakoa izan behar:

Arratsaldeko
seiretatik aurrera
idazten duen
poeta bat naiz ni.

Nihilismo erromantikoa da
nire gaia.

Agian hala dateke, nihilismo erromantikoa. Martin Ugaldek hitzaurrean, berriz, ematasunaren garrasi bakartia dela dio. Hala dateke ere. Emakume batek maitasunaz egindako gogoetak, amodioaz zeredozertxo baino gehiago dakien emakumeak eginiko gogoetak ematen dituzte poemok. Poema bakun, labur eta hizkuntza orrazeko, halaz ere erritmo ikaragarri batez hornituak eta guztiz xarmant, gehienetan ere amorru izugarriaz idatziak. Emakume batek idatziriko amodiozko poemak, hain gauza zahar eta haatik hain berri, eta Amaia Lasak egin dituen moduan, hain hunki hunkigarri eta gogaberak. Has egileak eta beraren boltsa handiak derabiltzen elkarrizketatik, eta arren kontrako isekaz aurrera:

Arra eta emea
gizarte hontan
Inoiz?
ulertu ez diren
bi pertsona.

emakumetzat bere burua ikusteraino eta beraren ekintzaren hutsala somatu arte:

Ene paradisuetan
zuhaitz asko debekatuak daude
paradisu guztietatik
jaurtikia izan naiz,
borroka guzietan
sartzen naiz,
ifernu guziak irabazirik.

Eta ez da gero beldurtzen emakume arteko amodioa goratzen duenean, arreeekiko esperientzia latzak direla zio eta alakuntza, nonbait.

Poemaño ederrak, beraz, xinple, hantusteriarik gabeko eta imajinetan ere ez lar,
baina erabilitakoetan zehatz (begira Kaspio Itsasoari ekainitako bertsoa), agian lantzean behin arrunt, oso guttitan baina, eta liburu osoan zehar indarrez eta herraz. Politak, bestalde, Rosa Valverdek liburuari jarri dizkion marrazkiak, bakan eta erakargarri, obratxoari zertasun bat ematen diotenak aski atsegin izanda lortutako osotasuna. Amaia euskal idazleetan emakume bakarretarikoa dugu, ez horregatik, baina, maila apaleko: arras bestela, hizkuntzaren jabea, sendimendu gaitzen eroale eta adierazle, eta oroz gainetik, indar ikaragarriko delarik ere, laztantasunez agortezina. Eta hau diot, liburu osoari darion xarmagatik, darion ezin defini daitekeen halako sorgindura eta lilura ederragatik, inoiz arnasgabeko uzten hauen siratsa.

Oso liburu laburra izanik, obra guti horietako bat, gauza berri bat da euskal literaturan; berri hain gutxitan erabili den eroismoaz parrastaka baliatzen delako, eta
berriz ere emakume batek emakumeen alde egin oihu bat delako, beste edozein tokitan baino botere gehiago ukan arren, eta kanpotik ibili den edonork soma zezakeen hori, ez delako falta gure artean arrismo edo eta matxismo horren aztarnarik. Erotismoa lehenik, Etxepare eta Miranderen ostean bera delako horretaz baliatu den euskal poeta bakarretarikoa, finki eta zuzenik eta beti atsegin, murritzaldi mentalik gabeko, behaztoporik gabeko eta libre. Eta horretan behinik behin ez da inoiz arrunt eta gustugabeko gertatzen. Emakumeak bigarrenik, emakumea izanda gizon askoz, nonbait, leporaino dagoelako eta aserik; eta hor ba da gagorra gero. Edozelan ere irakurtzeak merezi duen lana, oso dotore, Euskal Argitaletxeak publikatua.
Eta betiko legez, iruzkin xume honi giltzea emateko, bona hemen nire gustuko liburuaren olerkirik ederrena:

Gauero desleial izanen nauzu, mugarik gabeko udazken gorritsu hartan maitasuna ukatearekin gaua erakutsi zenidalako, ni argiaren maitale nintzenari.

Luzaroko denbora iragan zuen Izadurrek, amodiozko dantzan.

Hainbat ordu.

Ttanttaka, ttanttaka, emeki, emeki, bere ametasuna isuri zuen, itsasoak jotzen zuen bazter guztietan.

Egun batean, udarako arratsalde batean, Izadur, askotan bezala, harkaitzak osatzen zuten xoko gozo hartara joan zen; bertan etzan eta egun eta betirako itsasoari so geratu zen.

Bere buruaz beste egin zuen, udarako arratsalde batean eguzkia itsasoan sartzen zen mementuan.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak