kritiken hemeroteka

8.826 kritika

« | »

Hiltzaile baten bila / Xabier Gereño / Kriselu, 1975

Hiltzaile baten bila / Anaitasuna, 1976-03-15

Hona hemen, berriz ere, Xabier Gereño bere nobela batekin. Oraingo honetan, gai berria, euskal nobelagintzan hain gutti landutako alorrekoa: Polizi nobela (nobela poliziakoa).

Nobela gutzia itsasuntzi batetan gertatzen da. Marinel bat hila aurkitzen dute eta itsasuntziko kapitainak nor izan den argitu behar du. Jakina, ez zaio falta emakume baten inguruko nahastea ere, itsasuntziko bizitza iluna pixkat aldatzeko.

Bestalde, aipagarriak dira egileak Portugaleri buruz egiten dituen aipamenak, nola erabiltzen dituen hango izenak, batez ere, itsas portuetakoak, bai eta ere kafetegi eta tabernenak ere.

Nobelaren haria, hasieratik amaierarte oso erraz segitzen da, nahiz eta zati batzuetan gertaerak, egoerak eta pertsonaiak gehiegi nahasi, baina hau polizi-nobeletan maiz gertatzen dena izan.

Nobel ahonek badu aparteko baliorik ere. Euskara aldetik, hiztegi eta adizkien aberastasun ugaria du. Guztiz nobela egokia euskara ikasten ari direnentzat, eskoletan ikasi behar izaten dituzten hainbat teoria praktikara eramaten ikasteko.

Bestalde, euskara irakurtzeko ohitura handirik ez dutenentzat eta batez ere sarritan erabiltzen dugun bigarren esannahi hori hartzeko gai ez direnentzat guztiz nobela irakurgarria. Xabier Gereñoren nobela honetako esaerak beti zuzenak dira, aparteko hitz jokoeta esannahirik gabe.

Horregatik, gure ustez, hain beharrezko ditugun irakurgai eta nobeletarik bat.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Erreplika
Maialen Berasategi Catalan

Ibon Egaña

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak