kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide barrijak Barrensoro / Euzkadi, 1932-01-14

Apainki orrazturik argitara digu “Lauaxeta”-k bere semetxoa. Urrezko buruntzaren uztai-barrendik irripar digun umetxoa bezain maitegarri iduri zait. Eztaramakite aurtxoak gogoan estalkirik. Lauaxeta’k ere gandu gabe dagerkigu bere biotza olerkietan. Ongi-etorriz ar dezagun, bada.

Idazle ezagun batzuek eman beren iritzia. Erderara jo zuten ortarako, ordea. ¿Ezereztzat ete-aukenae i, euzkera gaxo ori? Erti-epaietan txairo bideak urratzeko ire ezpainak amustzat jo al-dizkinae? Erakus dezagun, adiskideok, gai oetan idazten erderaz baizen nagusi dala euskeraz ere gure luma. Euzkel-barruti urrietara jardule berriak erakartzeko asmoz egin izan ba-dute ixo nadin. Barkatu bekidate errukiz.

Olerki oetzaz bakoitza gure iritzia argiratzeko ustea genuen leen-leendik. Aurrea artu ziguen, orde. Lizardi’tar Jabier’ek eta Orixe’k azalduriko epai-iritziak guk aspalditik olerkari onetzaz geunkanari ur-eman diote. Eztago orain idazle oik esana berriztu bearrik. Beste aritik ekin daiogun.

Norbaitek arrikatuko ote-dun bildurrez degu Urkiaga. ¡Lore-txorta mardula eskuetan duelarik xintaka datorkigunean, nork ozkatu olerkaria? Biotz ankerra bear luke. Aurrean dijoakigun bidariari daramakin baño bide oberik ba-duela erakus nai izatia, ezta gorrotatzeko. Narrax-bideetatik, sapelaitz gisan, egada jasoki edertasun-eguzkia begiz-begi degula, jardun gaitezen larre goxoan.

¡Olerkigille onen onespena! Ezin iñork ukatu “Lauaxeta”-ri olerkari gogua. Parnaso-mendira igotzeko indarra ba-du egoetan. Inguratzen duten gauzak errazki pil-pilraz ukitzen diote bere kolkoa. Biotz samurra, biguna, goxoa. Minbera-itxura ere baitu nozpeinik. Bizitzaren igortzi zakarrai eusteko mitz meegia ote-dun iduri zait bere olerki batzuk irakurtzean. Maite-olerkietan xurgatuz du atsegiñik biziena. Utsunerik azitxoenak ere antxe oztopatu dituzte nere begiak.

Lauaxeta-ren gogua itun-kemea jarioka intziriz ugertzen zaigu olerki geienetan Olerkari guzien bixki da, noski, nabari dun illun-muxin orretan. Irudipenean amesten dituzten bezain eder txoragarririk izaeran ez arkitziak sortzen du ituntasun ori. Erti-eztaietan txurrutatu duten lore-eztia milikatu ondoren, ozpiña bezain mikatz iduri zaie dana. Aortik aoan mingotsa ukitzean, beren izaeran barrunda degun zimur-keñua.

Ederren batetzaz maitemindurik dabil gure olerkaria ere. Maite ori ezta, orraatik, sorturikua; jaiogabeko ederra da. Buru-barrenean margotu dun ederño zerutarraren onduan a ze motz diran ludiko bidezkaetan atsandu ditugun maite-sorgiñak; zirtzil, sastar, tximadun. Emen beeko gotzon bitxiztatuok akatsez josirik dezakegun neskatxorik lilluragarriena… euli-furrunda ziztriña. ¿Milo’ren Benuse paregabea zer dek? Irudipenean degun maitetxo aren moxubak iritxi-eziñekoak dituk, ordea. Ortik zetorrek ertilari geienen egon-ezin zulagarria. Tantatalo’ren gisako zigorra zirudik.

Maite-egarri arek asmotan kezkak zirikatuz darabiltzi arat-onat olerkariak. Lurreko loretegietan mizkaturiko ezti-purruxtak legorrago biurtzen diozkate ezpanak. Maite-eztaietan zoro dabiltz. Aize-zurrunbilloak sugarra itzali ordez indartzen dunez, ludiko ederrez ase-naia ere egarri biziagoaz kixkaltzenago da erokerietan. Irakin-galda igotzean, an dijua burugabea eder-atzetik itzulinguru itxuan. Eskuetan larrosa-ostoak ustegabe txurbildu zaizkoenean, atzipeturik, kanta-mintzoa biotzak urratzeko gisan jasoko dute. Gogo-aldarteok kanta-iturri baitira.

Urkiaga’ren maite-kantetan, aldarterik eztegu arkitu. Kupi biguñak beti. Surik eztager bere goguak. Maite-naxian diardula dirudi du gezur-itxura daukae kanta oik. Maite-bideetan biotzak lore-orri zurbillak ataratzen dizkio; zotin, indarge, leun, biguntxo. Inztiri-muziña dario. Ardiaren bigarren marrakaldia lenenguaren antzeko denez, bere maite-olerkiak ere elkarren bixki dira. Bat irakurri ezkero, besteen berri ba-dean. Onera irixtean Leopardi’ren oroia datorkit burura. Nagusi izan zan Leopardi maite-olerki itun itun oietan. Jarraitzalle asko izan ditu; urrik eman dioten gitxi. Ezta olerki-era errazenetakoa ori, izan ere.

Ez beza “Lauaxeta”-k bildurrik izan bere barrengo arnasa gogo-aldarteen mendean uzten. Elertilari geienak aldartetsuak izan dira. Biotzondoan duten indarrak zirikatuz egoneziñik darabiltzi. Alai batzuetan; bestietan itun. Noiz karrasika aserre bizian; noiz geldi ta nare. Ur-leiarran eguzkiaren aldaketak baizen argi irten bear dute idazliaren lumatik gogoeta-era guztiak.

Etzan Dante ipurtargi; baña ara zer dion:

“… pur di mia natura
transmutabile son per tutte guise!
(Nere barrengo izatez, era guzietara aldakorra naiz)

Nere ustez bere gogo-erraietatik irtetzen danian, egokigo dabil “Lauaxeta” Artxanda-gainean (sic) artu zun bidetik-zear txairoago iduri zait. Biotz-garrasietan zurbil eta aul jokatzen duealakoan gaude. Eztakit gure ao-sapaia lakaztua ez ote-dagon. Ezta ezpan batzuetarako egiña eztia. ¿Niretzat ote-da?

Barren-esaitik irtenda ere ba-dira or biotz-kilikagarriak ugari. Mendietako edertasunak; nekazarien oiturak; segarien, lasterkarien, aizkolarien jokaldiak; igita-aroak; eguzki kixkalgarriaren azpian gizon zimelak igitaiek dirdaizka ris-ras eragiñez darabiltzienean; errekondoetan izaerak dakarren operotasuna Olerkariak barruan duten aal indartsua neurtzeko bide baitira gai oiek. Damaiogun indarra gure idatzierari. Intzirietatik iges dezagun arkaitzun basoetan barna ukaldika sartzeko.

Eztakit gaizki-idurian nagon. Baña gaurko euzkal olerkarien morka eder batek (ala nai duelarik) beren burua ixtura estuetan loturik ego-motz dabiltzalakuan nago. Alde guzietarik tinkotasuna jario-nairik badiltz olerkari oik. Ederra da tinkotasuna idazkeran. Baña izaera antzeztu bearra degu. Izaerak zugaitzak abarrak zearo iñausirik soil-soil utziko ba’lituzke… bizi-itxura kenduko lioke adaskari. Goitik-bera kimu guziak morroztuki itxus litzake zugaitz lerdena.

Idazkeran ere operatasun guziak morrozturik oldazkunak soil-soil agernai ba’dituzute, indarge, bizigabe, kordegabe lotuko dezute idaz-soina. Ar bitza bildurgabe euskerak era guzietako lorekeri ta oparotasunak. Titi-antzu eztazagun, arren, [a]gertarazi. Omero gerkarra leengo olerkaritzat geunkon. Bere poematan geiegizkoak itzez-itz morrozien asi ezkero a ze iñausketa itzala!

Geiago ere ba-det esateko. Besterako geldi bedi, orde.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak