kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Izar beltzaren urtea / J.E. Urrutia Capeau / Pamiela, 2000

Kronika bezalako ipuinak Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Narrazio liburua da J.E. Urrutiak Izar beltzaren urtea izenarekin argitaratu duen idazlan hau. Bertako narrazioak bi sailetan jar daitezkeela uste dut. Alde batetik, aldez edo moldez oroimenean oinarritzen diren istorioak ditugu, askotan anekdota txiki bat baino kontatzen ez dutenak. Bestaldetik, kondagintza historikoaren arloa jorratuz burutu dituen istorioak daude, liburuaren zatirik handiena hartzen dutenak. Narrazio hauek egiteko bi baliabide erabili ditu idazleak. Batetik, ipuinen testuei kronika historikoaren itxura eman die. Eta honez gainera, eta, beharbada, horren ondorioz ere, erabili duen euskara bera balio estilistiko bereziez zamatu nahi izan du. Narrazio hauetako euskarak iparekialdeko idazle klasikoena gogoratzen du. Horrelako idazkera markatua erabiltzea, ordea, kaltegarria izan daiteke literatur lan
batean. Ez dut ukatuko irakurle askok idazkeraren ederra miresten dutela, eta askotan (eta euskaldunen artean gehiagotan), testua idatzita dagoen hizkuntza literatur baliorik handientzat dutela. Baina horrelako testuek izkutatu ahal diote istorioa irakurleari, halako moldez non irakurleak idazkeraren ederrean kateaturik gera baitaiteke, begibistan duenaz konturatu gabe. Honez gainera, ezin dugu ahaztu idazkeraren gainbalorazio hau bereziki arriskutsua izan daitekeela kondagintza historikoan, pastitxea izateko puntuan jartzen baitu testua. Narrazio historiko hauetan, idazleak bortxazko gertaerak kontatzen ditu, batez ere. Izan ere, narrazio hauetan gerrak, liskarrak, indarkeriazko erakuspenak dira nagusi, kondagintza historikoan ohikoa den jarrera baten ildotik: hots, historiaren gertaera nagusiak indarkeriazko konfliktoak direla erakusten duen ildotik. Azken finean, gizakiak berez bide du indarkeriarako joera eta esfortzu handien bidez baino ezin da hori leundu eta bozatu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak