« Arrigarri | Literatura vasca »
Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931
Eztabaidakeri barik… ekin! Mitarga / Euzkadi, 1932-04-14
Eztabaidea, bear den neurriz eta bear diran baldintzak zainddu ezkero, batez be otzean egitten danean, argibide egokia da eztabaidan gure adimena sarri, norberekoikeriaz bultz-eginda baño ezpada ba, zorroztu egitten dau-ta.
Eztabaidatik galtzairu ta suarriaren artetik lez txatarrak urteten dabe, eta ardaya egoki ipini ezkero, sua biztuteko gai izan oi da. Baña, ardai barik yo ta yo ekitten ba’dautsogu, txatarrak ugari atara bai, baña astia be ederto galduko dogu. Sarritan oartzen dogunez, eztabaidak, beste onura batsuen artean auxe dakar: Lotan dagozan idazle on asko, esnatzea, baña tamalez, eztabaidea amaittu arte bakarrik, gero non eskutatzen diran ez dakigu… Ori “eztabaidakeria” dala esango geunke. Eta onetan euskotarrok gure auzoko antzekoak gareala esan leike. Gure ames gustia, geureaz urtetean ez dogu ipiñi bear, ori baño geyago egin ezik, urrin ez gara yoango-ta. Ez da geure euskera gaxoari inddar andirik emon be.
IDAZLE GAXOAK!
Diñoguna idazti barrien bat argitaltzen danean argiro ikusten da. Epaikari zorrotzak inguratzen dabe, ta batak akatzak atara, besteak ziri ortik eta ziri emendik, tian, eta idazle gaxoa, lenengoz agertzen dan izkoaren antzera, izututa gelditzen da, gogait eginda geyago urteerarik egitteko bildurrez.
Sarri askotan idazle barri bat da. Berak be, euskerearen aldez zerbait egin gurarik eguzki argittara urtenda, marraskilloaren antzera adarrak ataraten dittu… ostean zer datorkion oartu barik. Usterik gitxien dabela, eguzki epeletan pozez doan marraskillo orreri, norbaittek abartxo bategaz adarretan ikutzen dautso ta… or marraskillo gaxoa, etxe barruan sartuta geyago adarrak atarateko beldurrez.
Bear ba’da, idazle bat gitxiago… Eta ugari bear diran aldietan gitxiagotzeko bideak artzea, ez dirudi ain egoki be.
— Baña on batek, ospe ta eragipen geyago dauko amar erdiz-erdizkoak baño, esan leike norbaitek… Ori noz eta zelan, eta ez beti, eta gure auzian be… garia ugari bearrekoago dogula uste dot, ona baño. Ugari artzen alegindu gaittezen, galbayak bere lana gero egingo dau-ta.
Eta onez gañera, ludian gauza onak batera ez dira sortzen, erdiz-erdizkoak geyenez bidea gertatzen dautse. Onetan mendian gora lez yoan bear gara, apurka-apurka. Egazkada baten gallurrera eltzen dan txori ala egazkiñari, gustiok betik gora arrituta begiratzen dautsogu, baña yarraitzerik bururatu be ez, guretzat eziña dala uste izan dogulako. Erria erabiltean umeakaz egitten doguna egin bear dogu, bere mallara makurtu, eskutik artu gorantza eroateko. Goyan yarrita “¿Ator ona!”… esatea, alperreko zeregiña izango litzake, “ezin dot ba ta!”… erantzungo leuskigu-ta. Epaikariak biotz zabalagoak ba’lira, epaittuak poztu egingo lotzakez eta zaletasuna biztu be bai… Pero Grullon egiokaz aztuta biziko ezpagiñake, idazleak ugarittu egingo litzakezala-ta nago.
“BIDE BARRIJAK”
Olango zerbait, “Lauaxeta” idazle trebearen “Bide Barrijak” dirala be gertatu da. Batzuk akatzai bakarrik begiratu dautse. Beste batzuk gogoaz txalotu dabe, eta nire ustez ondo irabazita. Bere olerki batzuk “gexotiegiak” dirala egia da, beste batzuk illun xamarrak be bai, bere idazkereak, gozozkoak ba’dira be, ertz bizi xamarrak dittuala… baitta ori be, nai ba’dozu: Baña gauza txukunak, olerki bikañak, eta gorengoen artekoak be ba’dittuala, aitortu bearra dagola-ta nago.
Yakiña, olerki gayetan, elerti enparautan lez, bakoitzak bere epayaren “erdia beintzat”, norbere izakeratik ateraten dau, eta izakera bi bardiñik ez diralako, olerki batetzaz, osoan eretxi bardiñeko bi aurkitzea ez da gauza erreza izaten, batez be “Bide Barrijak”-en egilleak egin daben lez, lengo bidean gelditzen gareanokandik egazada baten aldentzen danean. Mendian gora goazala, sarrittan gertatzen da, egunen batek bizkor aurrea artzen dauskunean, “arnasozka” enparauak esatea: “Mutil, apur bat astirotxoago yoadi, ez yaukuk iradurik era”. “Bide Barrijak”-en idazle azkarrari norbaitzuk auxe diñotsoela dirudi, eta ba’leitteke orretarako zerbait zio izatea. Baña, ori gora bera, bere asmoa txalogarria dala ezin ukatu, aurrera egittea bizitzaren zeinkia da-ta.
Untzea baña, orretantxe dago: bide zarrak itxi ta bide barriak artzea egoki ete dan yakitean. Ala ez ete da egokiago, beintzat, bide zarrak barriztatzea eta besterik ezean bakarrik bide barrira yotea? Nik bayetz uste. Orixe dala-ta, bide barriak baño, bide zar barrituak, oingoz, bearrekoago dirala dirudi, lengo ona eta asmau geinken ona alkartuaz. Orduan be zer esana izango litzake, baña sustar gitxiagoz.
Dana dala, langillearen neke ta izerdiak aintzat artu daiguzan, bere asmo zintzoak eta obera yoteko alegiñak txalotu daiguzan, eta orretan gustiok lagundu dayogun, txoriak egaz egitteko aizea bearreko daben antzera olerkariak, goyetara yoateko, lanez nekatuta gelditu ez daitten, laguntza bear dau-ta. Zugatz gasteari ale umoturik ez dayogun eskatu, landara samurra, landu daigun eta igali umotuak emotea aldia zer-egiña izango da. Bide barriak-zear, naiz bide zarretatik, naiz bittartetik… ibilli gaitezan. Geldi egon baño lenago edozer… Bakoitzak egin aldabena ta maitasun batez alkartu —danon lana be geyegi ez da— nai beu Euskera sendatu.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria