« Ezkutukoak desestaliz | Azalaren oroimena »
Hamaika ipuin / Juan Martin Elexpuru / Elkarlanean, 2000
Mende erdia ipuinetan Javier Rojo / Ipar Atea, 2001
Juan Martin Elexpururen kontakizun batzuk biltzen dira Hamaika ipuin izeneko liburu honetan. Istorio hauek, argumentuaren aldetik elkarrekin zerikusirik ez dutela diruditen arren, azken urteotako kronika moduko bat erakusten digute. Lehenengo istorioak gerra zibilaren inguruko garaian koka daitezkeelarik, istorioen gertagaraiak gero eta hurbilago egongo dira, eskuko telefonoaren belaunaldiraino heldu arte. Etorkizunerako proiekzio antzeko bat ere egiten da zientzia fikzio espekulatiboaren parametroetan, mundu ia faxista baten aurkezpena eginez. Garaiak, eta ondorioz, munduak hain desberdinak izanik, halakoak izango dira kontamoldeak ere. Denboraz urrunago dauden istorioak askotan ahozko kondagintzatik hartutako osagaiz horniturik daude. Izan ere, zenbait istorio ahots ozenez irakurrita izateko idatzita daude, hotsak
entzuteko, eta ez letrak ikusteko. Gertagaraia guregandik hurbilago dagoen neurrian, horrelako kontalmoldeak alde batera uzten dira. Aldaketa honetan, kontamoldea gaiari egokitze hutsaz gain, esanahi sinbolikoren bat aurki liteke. Izan ere, euskal mundua, ahozkotasunean oinarritutako kultura batetik (mundu tradizional batekin lotuta dagoena) beste batera pasatu da, eskuko telefonoaren ahozko inkomunikaziora, hain zuzen, edota beste hitzetan esanda, ahozkotasuna galdu duen ahozko komunikazio hutsera. Hiru gai nabarmentzen dira istorio hauetan: gerrarekin lotuta dauden istorioak, edozein gerratan jende arruntaren sufrimendua azpimarratzen dutenak; bikote-harremanak kontatzen dituztenak; eta gizartearen zenbait alderdi kritikatzen dituztenak, askotan era sarkastiko eta mingotsean kritikatu ere. Ikus daitekeenez, ipuinak oso desberdinak dira, hala gaiez nola kontamoldez. Aukera zabal honek bidea ematen du irakurle guztiek gustoko istorioren bat aurki dezaten, baina, bestaldetik, desorekapuntu bat ere ematen dio liburu interesgarri honi.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez