kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Itz lauz / Xabier Lizardi / Euskaltzaleak, 1934

Itz lauz Jautarkol / El Día, 1934-03-11

Lizardi’ren azken liburua

Liburu ontako zenbait irakurgai, azaldu ziran orrietatik ebakita, maiteki gordeta neuzkan. ¿Nola egurasten gabiltzala zelaiean topatzen ditugun lorerik atsegingarrienak ebaki ta etxera daramazkigu? Alaxen, ba. Ez uste, ain txukun argitaratuta, berriro orren xorta ederrik eskuetan izan nezakeenik. Txaloek merezi dituzte, orratik, lan ontan aritu diranak. Ez digute nolanaiko liburua egin. Azalez, txukuna ta apaña: mamiz, berriz, bikaiña benetan.

Ez da arritzekoa: “Euskaltzaleak”-ek bere bizkar artzen duan lanik ez da arlote agertu sekulan. Beti dotore, atsegingarri beti azalez beintzat. Ba dirudi, euskaldunei begietatik biotzeraño euskal liburuak nola sartu, asmaketan ari zaigula. Zein baño zein politagoak baitira guziak. Oraingo auxe “Amal”-en anaia dezu itxuraz; mamiz ez, noski. Au euskaldun jator baten lana degu ta orrialde guzietatik kutsu berezia dario: Lizardi kutsu aparta, aztu ezina.

Gure idazle trebearen lumak ikutzen zuan gairik zimelena ere, mardul biurtu oi zuan. Aren idaz lan guzi guzietan alako bizitasun dirdira berezia ageri zaigu, beste iñork ez bezelakoa bere berea, Lizardi rena.

Irakurgai motelik ez dezu emen arkituko bat ere, ezta kaxkarrik ere. Xorta aberatsa benetan auxe, euskerari buruz. Gure euskera nola goratu, euskeraz, gairik sakonenak eta azaltzeko gaitzenak nolaz mintzo jantzirik jatorrenaz idatzi, orra Lizardik buruen eta idaz lanetan zebilkien asmoa.

Bera bezin treberik ez degu ontan iñor. Olerki lanetan ba du illuntasun apur bat baño geiago, ezin uka. Baña liburu ontako irakurgai guziak neke askorikan gabe, ulertu lezazke edozein euskal irakurlek, zerbait irakurtzen oituta badago beintzat.

Idazleok badegu bertan zer ikasi. Goi goieneko mallako idazlea ageri bazaigu, bai mamiz, bai itzen joskeraz eta aberaztasunaz, baita literatura edertasunari buruz ere.

Gaurtik nere eguneroko jakia atxean eta mendiko nere ibiltaldietan laguna eta atsedena, liburu auxe bedi. Euskal iturri garbi ontan nere euskal zaletasuna asetu dedin, eta nere adiskide maitearen oroitza beti bizi bizi biotz erdian loretu dedin.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak