« Ezkutukoak desestaliz | Azalaren oroimena »
101 gau / Txiliku / Elkarlanean, 2000
Adabaki-literatura Javier Rojo / Ipar Atea, 2001
101 gau izeneko liburu honetan, J.M. Olaizolak, Txiliku ezizenez ezagututako idazleak, bitxikerien bilduma eskaintzen dio irakurleari. Liburua,izenburuan aipatzen den zenbakiaren haritik, 101 atal txikiz osaturik dago, non miszelanea moduko batean denetarik aurki baitezakegu: istorioak eta istorioak ez direnak; entziklopedietan agertzen diren gai jakingarri bitxiak; istorioak eta historia, alegia, euskaraz bereizketa hau egiterik badago. Gauzak horrela, errealitate zatikatuaren isla izango litzateke liburua, eta zatiketa hori irudikatzeko egunkari itxuradun liburua sortu du idazleak. Honelako lan baten aurrean, ezinbestean dator burura Sarrionandiaren eta Lertxundiren zenbait libururekiko konparazioa, guztiek bide bertsutik doazela dirudite-eta. Normalean marjinaltzat hartzen den jakinduria (tertulietarako oso egokia izan daitekeena) biltzen da honelakoetan, kulturaren adabakiak dei genitzakeenez osaturik dagoena. Literaturaren aldetik zaila da honelako liburuez iritzirik ematea, zeren eta, literatura, ez baita egiten bertan. Irakurgai saila aurkezten da, batzuetan interesgarria (bitxikeriak berez interesgarriak izan ohi dira), bestetan kontatzen direnak oso ezagunak direlako edo, betiko topikoen itxura duena. Eta euskal literatura honelako liburuek daukaten arrakasta handia ikusita, azpigenero baten aurrean gaudela esango nuke, adabaki-literatura, “Reader digest” euskalduna. Ironiak alde batera utzita, honelako liburuak euskal kulturaren egoeraren sintoma lirateke, liburu hauek euskal irakurleen berezitasun eta nahien adirazgarriak izan baitaitezke. Ikuspuntu honetatik, egoerak bultzatu du honelako liburuak beharrezkoak izatera. Itxura ikusgarri eta deigarri baten atzean, itxurazko jakinduriaren atzean, irakurle hasi berrientzako irakurgai xume batzuk baino ez dira agertzen.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi