« Notas al margen | “Eusko-olerkiak” »
Euzko-olerkiak / (Liburu zehatzik ez)
Euzko-olerkiak / Euzkadi, 1935-09-14
Urtero agertzen yakun idaztiño onen aurre-itza, “Aitzol”i zor dautsogu. ederki egiña dan ezkero, atal batzu ementxe jarriko doguz. Zaitegi’ttar Jokin’en “Tori nire edontzia”-ri buruz idatzi dauzan lerro oneik irakurri egikezuz, zerbait onik ikasi dozu-ta.
Omero eta Mistral ditu irakasle.- Euskalerriko artzai eta arrantzaliak ditu kantagai Zaitegi yaunak bere “Tori nire edontzia”-n. Artzai eta arrantzalea izaki euskaldunetan yatorrenak gure odolaren bikaintasuna adierazteko. Bi oien arteko, bertsolaria aitatzen digu.
Laburkiro oso, artzaiaren bizitz menditarra eta arrantzaliaren lan kementsua bertso bikaiñetan iraun-arazi nai izan du. Onela bai-deritzaio olarkariari euskeldunaren bizitz berezia egokiena ezagutu-arazi leikela.
Bertso oien mamia orixe dugu; gure-guretarren izakera kantatzea. Olerkiaren jantziari ere euskal-kutsua erantsi nai izan dio. Artzaiak, mendi-tontor batean exerita, noizik beinka ezpel-makillaren azalean egin dituan marrazkiak erakutsi nai dizkigu olerkariak. Oneri eskaiñi ba-zion artzaiak ainbeste denporan landutako ezpel-makillaz egindako edontzi uraxe.
Edontzi ortan zer ikusi, orixe adierazten digu olerkariak, Irakasbide polita egitan:
“Tori artzai-ontzi au, olerkaria!
txatxarra izan arren, abenda-odolez
igortzi eta aren gogoaren atsez
lurrindu baitizut nire oparia!
Aitonaren aitak asi zun arloa;
oianean ezpel-makilla ebaki
ta pitxi bai-litzan landu au poliki…
Azaltzera noa gure lan-asmoa”.
Zaitegi’ren olermenetik sortutako irakasbide berezia ote degu bide sotil eta apain auxe edo besteengandik ikasia?
“Tori nire edontzia”-ren asierak Mistral’en Mireio’ko zatiren batekin zer ikusirik ba-dula esan leike.
Mireio’ko IV’garren Kantan, Ilari artzaiak Mari’ri esku-ikusia eskaintzen dio, ez urre-bitxirik, ezpel edontzi ikutu-gabeko berria baizik. Ara artzaiak zuzentzen dizkion itzak: “Au esan da meiteki atera zuan kolkotik ezpelezko edontzia. Atseden-orduetan olakoak egiteko astia ematen zuen arri baten gaiñean. Aizto bat, beste gabe, bikainki lantzen zitun artaldea zuzentzeko kriskitiñal eta lepo ustaiak eta ezurrezko yoale-miian txori ta lore ta nai bezanbat edergaillu egiten zitun. Edontzi au ikusi bazendute, etzenuten sinistuko artzai-aiztoz egiña zenik. Inguruan larre ugari loretsua zedukan, eta bi basauntz larrea yaten, edontziaren belarritako. Beerago iru nexka zoragarri eta artzai bat zugazpean etzanda. Nexka xaxtrakak artzaiarengana urbiltzen ziren ixilka, ta saskian zeraman maats-mordoetatik bat aboratzen zioten. Ametsetan ari zan mutilla, parrez esnatu, ta nexketako bat ikaratu. Erroaren kolorea izan ez balu, aiek bizirik ziruditen edontzi artan. Berria zen, oraino uki-gabea”.
Provenza’ko iturri onetara Zaitegi’ren irudimena urbildu danik, esan bearrik ez dago. Au irakurtzekoan, nunbait, gure olerkariari bere olermena ernaitu zitzaion.
Ba-ditu, noski, zerbaitzuk Mistral’engandik yasoak Zaitegi gazteak; ori begi itxuan nabaitu leikena degu. Ongi yasoak, ordea, gizontasunak agintzen duan legera.
Olerkariari artzaien eskaintza: ezpel-azalean, ain egoki, gure gizonen bizikera agertzea bere-bereak ditu Zaitegi’k, Mistral’ek edontzian nexkatx batzuen yolas zoragarria erakutsi zigun; Zaitegi’k ordea, artzaiaren edontzian mamitsuago eta giarrago ornitu digu ezpel azala.
Erriaren bizitza onela adieraztea egokiagoa bai-da jolasketaxoa kantatzea baiño.
Hefestos’ek, bere sutegian, egindako eskudo apaiñaren berri eman zigunean, Grezi’ko bizitz errikoia era onetan edestu edestu zigun Omero’k. Yainkotzaz bezela yotzen zuten grezitarrak, olagizonen buruzagi zan. Hefestos arek bakarrik egin zezaken Akiles’eri eskeiñi zioten eskudo ura.
Bai aldakit nik zenbat gai errikoiak urrea, zillarra eta burnia galdatu ondoren eskudo aretan azaltzen ziran. Etzan makala, txantxetan ere, Hefestos’en trebetasuna orrelakoxe gauzak egin zezakeen ezkeroz.
Omero’k, bentzat, ikusten zituan aberastasun aiek banan-banan Iliada’ko XVIII’garren kantan bertso bikaiñetan parra-parra esaten dizkigu.
Bateko, gasteen tobera taldeak kalez-kale; besteko, erri-auzitegian asarrea; emen, bi gudamutil-aldra guda bizian; an, soroan, itzalak itzulian. Urrutixeago igitariak garia moztutzen; aizkenean, maasbiltzalleak mordoak karraitzen eta Grezia’n, beste gisa onetako lanbide errikoiak urre, zillar eta burni tartean ikusi zeizkien Omero’ri sinistekotan.
Ez digu nai izan Zaitegi’k Omero’n antzera Euskalerri’ko lanbide eta oitura guziak ezpel-edontzi orretan irauli. Orrelako mirarik egiteko gure artzaiak, Hefestos bezela, yainkotxikia izan bearko zuan-ta.
Artzaien kutxarroa
Edontzi, murko eta beste ontzi azaletan erriaren bizitz eta ipuiak marrazkitzeko oitura ori zarra da. Grezia’n, bate ere, zaleak ziran ontziak era orretara ornitzen eta apaintzen. Omero’ren Iliada eta Odisea’ko zati yaioenak gaurdaiño ontzietan, kolorearen bidez biziturik, iraun dute.
Ez da atzerritarren oitura, bakarrik, izan auxe. Gure artzaiak ere antziñetik dituzu “kutxarro” apaiñak egiten trebeak. Kutxarroa, zer dan diozu? Eusko-artzaiak ezur adarretatik, ezpel eta beste zuatzetatik egiten dituzten edontziak. Gure gizonok, aizto utsez Mireio’ko Ilari artzai mutillak bezela, edontzi azalak ornitzen dituzte. Batean, abere izugarrien edo arkume otzanen itxura; bestean, gizonen edo gauza baten irudi baldartxamarrak, ar-arian, zur biguiñean edo ezur gogorrean irartzen dituzte.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro