kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Eusko olerkiak / (Liburu zehatzik ez)

Eusko olerkiak Zubimendi'tar Joseba / El Pueblo Vasco, 1935-09-22

Izen onekin irten da aurten V’gn. zenbakia. Igaz Zarautz’en Lizardi zanaren omenaz egindako sariketan autatutako bi olerkiak buru dirala, beste bertan azaldutako enentxuenak ere ba-dute leku.

“Tori nire edontzia” da Zaitegi Josu Lagundi’ko ikasle gazteak, egin zuan lana. Saritua bereala, “Yakintza”-n irakurri genduanean esan genduana esan bearko berriro ere.

Gure iritziz egin diran olerkietan aurrenetako mallan jarriko genduke. Euskel kutsu oso-osoa dauka. Arrantzalien bizitza laburki edesten du. Artzaiarena obeki. Bertsolariari ezarri diona guretzat polita.

“Beste goialdean bertsolari zarra,
eskuan sagardo edontzia izaki,
itz-neurtu ederrez esanaz yarraiki.
Inguruko gazteak ezpaiñetan parra…”

Emen dakuztazuen apaldi onek emango dizute bertso neurketaren edertasun neurri. Apaldi guztiak, zein baino zein obeki egiñak daude.

Lenbizikoa ta laugarrena amaiera berdiñakin izanik, bigarren ta irugarrena beren artean kidetzat dira.

Eta aurrerago esan deguna: euskal kutsu utzekoa degu olerki osoa. Ona zer dion berak amaitzerakoan:

“Ikusten dezunez edontzi onetan
eusko-bizikera eden nai izan dizut:
Zure olerkienordañez damatzut
edan zazun gogoz idatzi aurrean”.

Zaitegi’tar Jokin’en izena olerki au dala bire, euskaldunen artean iraunkor jarri zaigu.

Geroztik irakurri ditugu gazte onen beste zenbait lan. Baña, gure iritziz eta atzaurrea ain eg[o]ki egin digun Aitzol argiaren iritziz ere bai, zallegiak egitera biurtu da. Geroago, izan leike lan ori egoki izatea; baña gaur erria guregandik itzul ba-dijoa, zeñek gerora ekarri?

Erriak erreza nai du; irakurri ta biotza ikutuko diona edo par eragin aziko diona; baña erreza. Gure ustez au errez egin lezake Zaitegi gazteak.

Liburu berean dator Loidi’tar Paben argiak eginda saritu zioten poematxoa. “Orio’ko umezurtza” dama izentzat. Len ere Loidi onen “Arraunketa” irakurri gendunean, bere bertso neurketa biurri zallak, zein errez ta argi erabiltzen zituan ikusita, olerki gaietan etorkizun ederreko gendula aitortu gendun.

Irudimen argikoa izanik, gaurkoan, ipui, itun bat egin digu. Aita itxasoan galduta gelditu da umezurtz. Gero, gudan itxutu da olerki onetako mutilla. Negar egiñazteko zatiak ba-ditu:

“Itxu nakarte,
bir zurtz, gudatik etxera…
Orain il arte
—zoti minbera!—
biziko ba-naiz, eskera”.

Ama ere il zaio zurtzari ta “Txuri” zakurra beste lagunik ez dauka mundu onetan. “Betiko Pakea…” deritzaion azken zatia ona nun dezuten:

“Zurtza da il dana,
iltegian deika amari
seme laztana…
Itunki “Txuri”
aldamenean zaunkari.

Soin izoztua
amaren gurutz-ondoan
besarkatua.
Irri agoan
biozgeturik zegoan”.

Loidi’tar Paben, gaztea oraindik, gure olerkarietan irtenkoa degu. Asiera ain egoki eman dion lanari jarrai dezaiola urte askoan.

Loidi ta Zaitegi, biak, aurten meza berria emanak ditugu. Itxaropena indartzeko bi landare gazte ezpaditugu, ba, auek…

Ormaetxe’tar Nikola, “Orixe” ezagunak ere, bere olerki bat agertzen digu idazki onetan. “Gure zizak”. Mendian bizi dala ezagun du. Menditarren itz goxo zarrak dabilzki lan onetan ta oldozmen politak. Ona bat:

“Udaurrean parra da ziza
belar-koroien tartean”.

Gauza politagorik gai onetan esan al leike?

“Orixe” aspalditik daukagu gure olerkaririk onena bezela. Aurten saritu dioten “Euskaldunak” noiz ikusiko, irrikitzen gaude.

Erkaiga’tar Eusebi’ren olerki batzuek datoz geroago: “Erro[t]azuri” ta “Neure Aberria”. Biak atsegin zaizkigu. Lenengoa errotako alabaren maitasunak sutan jarritakoa:

“Errotatxuko alabak
urrezkoa dau biotza…”

Eta bigarrena Euskadi Aberria’ri opaldutakoa. Erkiaga’k bertso er[r]ez atsegiñak egin dizkigu lan auetan. Gero ere ba-dakarzki beste bost; baña leku onetan ezin guzien berri eman.

Ormaetxea’tar Lontzi’k iru olerki azaldu dizkigu. Iruretan, guretzat, lenengoa atsegiñen. “Seaska kanta” bertso ariñetan egiña degu ta neurri politean. Karmeldar onek guzia Jainko maitasunean erabillia dauka.

“Itzaso-aurrean” Amezaga’tar Bingen’ek egindako lana degu. Itxasoaren arrotasuna nabarmendurik bertso ederrak egin dizkigu.

Muxika’tar Emiliano’k “Negu-min” agertzen digu. Bertsolari erako neurrian, neguaren eta otz illunak egoki jarriak ditu.

Gaztelu’k beste sei olerkitarako irarri ditu auen atzetik. Beti bezelako siñesmen bero, gauz ederrak utzi dizkigu Gaztelu aitak.

Azkenik Onaindia’tar jakoba karmeldarrak beste lau olerki. Guretzat ederrana “Larrosa-legor”. Binaka amaituaz bertsoak atsegiñenetakoak irten zaizkio.

Ona asiera:

“Ene biotz edermin, goazen atera
egarri bizi au pizkat arintzera”.

Olerki egarriz dagona, esetz[…]gaiko [l]iburua “Euskaltzaleak” aurten agertu diguna. Zorionak biotzez eta batez ere lan auetan ain jator azaltzen zaigun Ariztim[uñ]o jaunari.

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak