« El heraldo de la poesía bizkaina | Revasquización del pensamiento literario »
Mester de Clerecia / (Liburu zehatzik ez)
Mester de Clerecia Basati / Euzkadi, 1936-07-03
VII Olerti-Eguna juan da, nere ametsak ere bai. Iñork ez bezelako neurtitz ederrak bidali nittuban, eta… sari guztiyak bestientzat. Iñork ez bezelako gauzak egittiaren arriskuba, iñori atsegin ez izatia. Baña, tira; onenian, beste urteren batian, danak nere iritziko egitten diranian…
Benetan, oraingo Eusko-Olertiyak ez’taula iñoren lotsik, “oraingo” beste Olertiyen aurrian. Ez’tiyot au beste oyek ezagutzen dittudalako, baña oso kaxkarrak omen dira ta neri Eusko-Olertiya e’tzait kaxkarra iruditzen, iñondik ere.
Nere iritziz, akats bakarra arkittu lezakiyo arrotz batek, aitzeki bakarra: apaizkera-kutsuba. Ez uste izan ni apaizen aurka asiko naizenik; erruba apaiz ez’tiranena, apaiz ez’keranona da.
Norbaittek euskera apaizek galdu zutela ziyon; dakidana, apaizengatik ez’pa’litz, orain Eusko-Elerti’rik ez’kendukela izango, edo geyenez ere, pittin eta kaxkarra.
Orain dittugu olerkaririk ezagunenak, Gipuzkoa-aldian beintzat, danak dute apaiz-kutsuba. Ia, zenbatzen asi: au, ori, bestia, olako, alako… danak.
Galtzak agiriyan daramazkigunok (ez galtza beltzak, e?)… utsa, ez’kera ezertarako. Nunbait irakurri nuban batzuben eta bestion ikaskerak egiña zala berdingetasun au; egiya dalakuan naiz, beste arrazoirik ez’paitet ikusten.
¿Apaizkera ori zertan dagon? Ez Castilla-aldian izan zuten apaizkera bezala:
por la cuaderna vía
olerkiyak neurtzen. Beste onetan obeki ezagutu litteke:
Mester trago fermoso
non es de joglaría;
mester es sen pecado,
ca es de clerecía.
Onezkero amar urte ba’dira ori azkenengo aldiz irakurri nubala, e’nitzake arrittuko okerrenbat eukitzia nere aldakuntza onek, baña gutxi gora-bera, esan nai dedana asmatuko didazute.
Eusko-Olertiya orain garbi-garbiya degu, ta ala biar ere. Baña garbitasuna gordetzeko, ¿apaizkerazko olertiyak bakarrik egin biar al’dira?
Garbitasuna beti gorde biar da, baña garbikeriyak olerkiyeri biar duten bizitasuna kendu lezakiye askotan. Zenbait gai erabiltzeko apaizek ez’tute biar añeko azkatasunik; janzki beltzak lotu egitten bai’tu…
Begiratu Naparroa ta Bizkai’aldera; Lauaxeta, Tapia-Perurena, Endaitz, Muniategi. Abek apaizkera-kutsurik gabeko olerki bikañik egin dute. Bestiak ez’tuten alako biziztasuna azaltzen digute.
Gipuzkoa’n ere badittugu olerkari gazte batzuk, apaizkera-kutsurik gabe idazten dakittenak. Aberi dei egin nai diyet; datorren urterako olerki bikañenak aukeratuta, ia apaiztarrak menperatzen dittugun.
Nere aldetik, dozenerdibat neurtitz bidaliko dittudala itz-ematen dizutet. Olerki izatera irixten ez’pa’dira, nere asmua ori dalako ez’ta izango. Beste guztiyek ere orrenbestena bidali ezkero, baterenbat sarigarri gertatuko al’da. Alaz ere apaiztarrak irabaziko ba’liguteke, latiña ikasten asi biarrian izango giñake.
Itxaropena datorren urteko Olerti-Egunian galduko det; bitartian ez.
Lotsagarriya benetan apaiztarrak bakarrik olerkari izatia… Ia, ba, gaztiak: ¡jo ta kiak!…
Lauaxetak eginiko oharra:
Uarra:- “Basati” adizkide mina: gai onetzaz diñozuzanak, irriz egiñak dirala, ezin ukatu, baña neure asmua, be, atzaldu nai dautzut. Lekeitio’ko Olerti-Eguna’n ikusi gebazan abade-taldiak ikusi ondoren, gixon zintzo orrei txaluak jo biar dautseguzala-ta nago. ¡Orreik lanari dagokijoz! Bestiak, barriz, alperkeriya matte dabe. Diñozunari buruz, neronek be niñuan: Ikastola-Nagusia eta Apaizgai-Etxe ederra, aurre ipiñi biar-ixango doguz. Norgeyagoka. Orduban bakotxa nor zer dan jakingo dogu. Olerki-egille zintzalarik enekijan. Pozik zure etxe-onduan dagon jauregi batera joan biarrez nozu-ta.
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Iraitz Urkulo
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Mikel Asurmendi
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Amaia Alvarez Uria
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Irati Majuelo
Azken batean
Lourdes Oñederra
Paloma Rodriguez-Miñambres
Independentziaren dekalogoa
Joseba Gabilondo
Mikel Asurmendi
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Maialen Sobrino Lopez
Palinpsestoa
Joxe Austin Arrieta
Asier Urkiza
Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu
Nagore Fernandez
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Paloma Rodriguez-Miñambres