« Posthuma | Euzkadi ante Europa »
Biotz begietan / Xabier Lizardi / Verdes Atxirika, 1932
Lizardi’ren azken-olerkiak Ormatxea'tar Nikola / Yakintza, 1933-12
Gaiari ekin baino len, gauzatxo bat agertu bear det, ez arrandiz, bai pozaren pozez. Ni izan ez ba nintza, oraindik argitara gabe zegoan “Lizardi”ren liburu txoragarri ori. Egia esan, ni izan ez ba nintza, Yainkoak besteren bat sortuko zun; baina ni izan naizelako ez al daukat pozbiderik? “Etxeak bear ta bideak ekarri”, dio esan zarrak. Arentzat ontan ni ekarri nindun, eta neretzat ua ekarri zun, gero agertuko diran gauzetarako. “Ikusi ezak bertso-mordoxka au, argitarako gauza ote liteken”, esan zidan. Eraman nitun baserrira, ark ekarriazita naukan baserri artara, eta astiro goxo goxo irakurriz, “au diagu gizona” esan nion nere buruari. Bereala itzaurrea egin nion, eta aren andreak irakurri zun. Lenago, “zeron bertsoakin txoratu egingo zaizue” esaten zunak, orain etzedukan egonarririk liburua argitara arte. Alabearrez, noizean bein Bilbaora yoan oi nintzan, andik ez baininduten oso nere eskuko utzi. Liburua artaraño ekartzea gosta zitzaidan, neronek dakidan ainbat; baiña aurrera ere enu ondotik utzi. Gezurrik izpirik ez diot, berreun aldiz baino geiago Verdes’en lantegietan sartu nintzala ba diot. Lan asko zeikan beti bezela, ta eragin-bearra nedukan. Aurreneko irartokerrak neronek zuzendu ta bigarrenak Tolosara bialtzen nizkion. Ez al det pozbiderik aski?
Len esanak ez berritzeko, zerbait berri aztertu bearko det. Liburuaren azken-aldeko olerkiak, batez ere “Asaba zarren baratza” ta “Eusko-bidaztiarena”, itzaurrea eginda ondoren eman zizkidan, eta presaka samar ikusiak nitun, itzaurre orri azken-ukitua ematearren. Asaba zarren baratzaz, liburuan dun ederrena bezela dala eratxikiko nun, ordu ezkero bezela aztertu ba nu. Badu ordea oraindio beste bat argitara gabea “Arras Gorri” oiek baino batere ez makalagoa. Argitara ditenean, zenbaitek “Lizardi”ren olerkirik ederrena etsiko du. Au ezkero egiñak argitara eman ta, zergatik etzigun agertu “Yakintza”n edo EL DÍA-n? Ez baitzedukan bukatutzat. Aldakuntzak ere ba ditu.
Aztertu-bearro gora bera, lengo iritzirik ez det batere aldatu; gauza berririk ozta ozta ikusi det. Beti egizale ta maitazale, maite-gaia gorde-antzean landu ba du ere.
Egia ta maitasuna olerkariengandik alde samar dabiltza geienez. “Gizon oro gezurti” esan du Yainkoak Dabid’en bitartez; olerkaria gezurtiago esan daiteke. Ez noski gezurra esateko asmorik dulako, askotan beintzat, baiña iduripenezko ta biotzezko gauzak asko gabe ta uste gabe bapikatuz (exageratuz) zentzugabeko ta neurriz gaiñeko gauzak esaten ditulako. Asmakeria ta asmaketa ona, bi gauza dira. Zenbait olerkari, edo asko, asma ta asma ari oi dira, olerkia ortan dagolakoan. Idurimen bizkorra du olakok: “tiene poderosa imaginación” entzun oi degu maiz aski. Nork ero baten aiña iduripen eta asmakeri? Beraz, eroa olerkaririk aundiena? Bai zera! Gizon ernea ta zozoa zertan bereizten diran ba dakizute. Larra’k esaten zunez, zozoak zozokeri asko asmatu ta esan, eta erneak zozokeri asko asmatu arren, isilik idukitzen ditulako. Ona ere ortan bereizten da gaiztoarengandik. Gaiztoak asmaketa gaiztoak egin egiten ditu; onak gauza gaizto asko asmatu arren, egin gabe uzten ditu. Olerkari onak ere ori du: buruak iduritu asko ta gezur asko iraultzen dizkio txarrari bezela, baiña lekutu egiten ditu. Nola diteke, esan zidan behin “Kizkitza”k “Lizardi” bezelako zentzuzko gizona olerkari izatea? Orretxegatik bada, esan nion: idurimenaren eta biotzaren yardunetan zentzuz eta aukeraz yokatzen delako. Batez ere, berak bere buruz ikusia, ondo ikusia, agertzen zun. “Urte-giroak ene begietan”, eta “Biotz-begietan” liburuaren izena. Gauzai ondo begiratu, berriz begiratu, sarri begiratu, ta ola asmatzen dira egiak. Itsasoa sekulan ikusi gabe ango berri ematen duten olerkariak ba dirala esan oi da. Urrutiko gezurrak bear, nai ta nai ez. Orobat gertatzen da onontzagoko gauzetan ere. Udalena, uda, udazkena ta negua, eguna ta gaua, guziok ikusi ditugu, baiña zenbaitek, zer egiten dute oietaz olerki bat egin bear ta? Olakok gai ortaz egindako olerkiak ba ditu, ta aiek argitu naute, nik ere egiteko. Zoroa! Egunaren argia utzita, eguzkiaren argia utzita, illargiaren argi-billa zoaz? Nondik artzen du argia illargiak? -Eguzkitik. Nondik artu du olerkari onak bere eguna, gaua, udalena, udazkena? -Gauzetatik beretatik. Zoaz bada zu ere, ta begira gauza oiei, oiekin itzegin maiz, oiekin yardun, eta urrutiko gezurrik ez dezu aterako. Gauzekin berekin artu-emana bear da, ondo ezagutzeko. Ta ezagutu ezkero, maitatu ere egingo dira. Ezaguerak maite-txingarra aterako du. Ni enaiz pipartzalea, baina ala ba nintza, neronek nere mugerretik aterako suaz gogoago erreko nukela dirudit, besteri eskatutakotik baino. Neronek landatuko aza, neronek yorratutako barazkia, pozikago yaten ditut kalean erositakoak baino. Zerorrek atera txingia gauzai, zerorrek atera ao-goxoa egunari, gauari, udalenari, udazkenari. Au egin zun Joxe Mari zanak, eta onengatik da egizale aundi, olerkari aundi.
Maitezale ote zan “Lizardi”? Biotzik bai ote zun? ezetz ere esan du norbaitek itzez nere aurrean. Olakoarentzat olerkari izatea negarti izatea da bear ba da. Biotzak ixur-xulo asko ditu: batetik negarra dario, bestetik parra, atsegina, alaitasuna, gorrotoa, maitasuna. Parra ta poza, alaitasuna, atsegina eragiten, batere ez da errezago. Biotza ez du “Lizardi”k ixuria bai ordea eraginbera (sensible) ta eragillea (que hace sentir). Besteren biotzari eragiten dionak, berea geldi ezin iduki. “Negar eragin nai ba didazu, ezazu min zerorrek lenik”, esan zigun Horati’k. Maiz ordea, biotzak min geyago du negarrik bage. Dardararik aundienak ez dute malkorik. Artara ezkero, Yainkoa bear luke negartiena, Yainkoak adiña inork ez baitu maite. Alare ez da Beregan aldatzen. Esan oi degu, bioz-bera dala ta bat eta beste, baina gure antzera iduri degula. Alda-eziña da Yainkoa: beti bere batean dagona. Ez da arririk, ez burnirik, ain aldagabe dagonik. Alare ez da otza, ez da gogorra. Gizonetan ere zenbait biozberago izan oi dira; orregatik ez biozdunago. “Lizardi”k biotza gizakia zun, euskalduna zun, gordea zun, baina biotz aundia, berez eraginbera ta besterenaren eragilea.
Baina erabateko gauzak esaten yardun gabe, sar gaitezen olerkietan.
ASABA ZARREN BARATZA
“Lizardi”ren olerkirik ederrena izkuntza goxoz beintzat, gogorapenez ez ba litza ere. Amona dakar bere gaia apaintzeko.
Baratz-erdian  dut  arki
amona:  alderoka  dator,
begi  galduak  noranai…
eriotzak  dakar  besalagun,
bere  buruz  ezpaita  gai.
Olerki aberkoietan aberkoiena au egin du “Lizardi”k. Ez itzaldirik, ez libururik, ez esanik, ez kantarik, guziak elkar yota ere, Euskal-errian ez da olako gauza garairik eta ximenik esan, ez esango ere bear ba da. Asaba zârren baratza, euskera, “untzadun ormek esia” lur yoerazteko zorian. “Otzaldi zoro baten itzuli, yoka nagokik atea”. Euskeragandik urrun, txango zoro bat eginda, berriz gure izkuntzari yo dio atea. “Ate gorri zurezkoa, euri zakarrek usteldua; marraskiloek bide biurri dirdaitsuez apaindua”. Ateaz bakarraz esana lego, zeaztapen edo deskrizio bikaiña bi itzetan, baina euskerari doi dagokiona. Amonaren izkuntza… arengana diyoa berriz, il-urren dagonarengana, ta bere bizialdiko gauzekin euskeraren piztu-naia garbi adierazten digu. “Bai bai nun amona xar bat, zazpi begiko baratzai; deadaekari yayoa marrubi-lapur nenkusanetan… Bizi ote dut gaxoa?” Au da izkera, enetxoak! Ez dio “bizi ote da”: esaera illa litzake. “Bizi ote dut gaxoa!” Erderaz nolabait esateko: “¿la lograré hallar viva?” Au da amonaz eta izkuntzaz axolaz mintzatzea.
Sar  eta…  zuaitz  yantziak.
Urrats  bat  egin,  ta…  adar  uts.
Oroipen-txoriez  zeuden
beterik:  ni  ikus  ta,  bat  batean
egoei  eragin  zien.
Ez dugu igalirik ikusten. Oroipen-txori batzuk. Zer nai ote dute? Nora diyoaz egan?
Nigana  datoz  nâsian…
adiskide  min  maiteak!
Barru  muñeko  gauean,
su  itzalitako  zârra  gar  gorri
dabilda  biur  naiean.
Dabilda dio dabilt ordez. Atsegin ematen zion da orrek, zenbait aldiz ondo dator bertsorako, baina izketa askatuan ere erabili oi zun. Dit ordez dida (dide) gaur ere esaten da Leitzan; asko diranean, didea. Au baita Berastegin eta Orexan ere.
Belar  gaiztoak  yan  ditu
nire  bidexka  izkutuak…
Ala  bakanak  dakartzi
bide  gañeko  mastiak,  eta
ortziak  peitu  du  eguzki  (palta  du).
Urte  yoanen  zitala!
Zuek  zarpaildu-itzalia
lenera  nork  lekardake?
zabal  naroa  nuen  baratza,
gaur  ain  estu,  gaur  ain  gabe!
Baiña ez ote du ezer aurkituko baratz ortan?
Baratz-erdian  dut  arki
amona:  alderoka  dator,
begi  galduak  noranai…
Eriotzak  dakar  besalagun
bere  buruz  ezpaita  gai.
“Besalagun”. Nola esan diteke au erderaz ain ximenki?
Amona,  zatozkit  otoi:
billoba  laztan  ezazu,
esan  zadazu,  “billoba”.
Itz  ori  soilki,  zarrak  ondu  dit
ardoa  oi  dun  bezela.
Zarrak ondu dit: aspaldi entzunak, alegia. Itz onek piztu dio biotzean izkuntzarenganako sua.
Biraka  asi  zan,  dei  ta  dei:
aita  dei  ta  ama;  aurtzaroko
lurrak  irentsi-lagunak…
Zarrez  birrumetu  danez-gero
menbeko  darabil  lenak.
Egokiago ezin esan gure izkuntzari buruz. “Lizardi”rengan ere itz orrek deitzen ditu aita eta ama, ta izkuntza birrumetu onek oraindik bizi ditun itzak.
Errukarri!  Lausorik  du
gizargia  begietan…
Non-nai  aldiaren  sitsa!
Zu’ka  mintzo  zitzaidan,
zaldun  arrotza  bai  nintzan.
Laztan  dut.  Bera,  arrituta,
begi-begira  dagokit.
Gero,  geldiro:  “Nor  zaitut?…”
Euskeraz  ark  niri  galdegiña
gogoan  besterik  ez  dut.
Nor zaitut? Leizarraga ta olakoak irakurrita ikasi zitun esaera apiñ ok. “Nor zera?” askoz otzagoa da. Euskeraz galdegin ziola besterik ez du gogoan: au aski baitu.
Nire  begien  suz  sutu
naiez  arenak,  diotsat:
“Billoba  nauzu,  zarrena…
“zure  marrubi  gorriak  iñoiz
“ostutzen  oi  nituena…”
“Naiz” orde “nauzu” ere, biziagoa da. Makartxo bat du alare, guzia esateko: “ostu oi zituena” bear luke, “ostutzen”ek berekin baitu “oi” ori.
Oroi  ote?…  Begietan,
zalantza  dut  tximistarik
iragan  zuelakoa.
Burua  igurtzi  zidan  astiro,
esanaz:  “Zu…?  Zu?…  Gaxoa!”
Ederki igurtzi ere! Euskerak maiteena izan du “Lizardi”.
Ta  asi  zan  biraka  berriz,
il  zarrei  oska,
eriotzaren  egarri…
Bizitzaren  ondar-aleak  (azken-aleak)
larrañean  eultzen  ari!
Oraña  Ta,  ara,  bidean,  baldarño,
muttiko  bat  guregana:
ark  birbilloba,  nik  seme.
Ikus  amonak,  bertan  gelditu,
ta  aren  eztizko  irri-parre!
“Ark birbiloba, nik seme”; ez “aren birbiloba, nere semea”.
Laztan  du,  pozak  zoratzen:
“i  aut,  orain  akust  ongi!  (Ez  “i  aiz”)
(diotsa).  I  aut,  bai,  olako…”
Ta…  nere  izenez  igurtzi  zuen
burutik  oñetaraño.
“Lizardi”renean aterako ote da “Lizardi” bigarrenik? Orduntxe bai euskerari piztualdi gogorra eman. Berak, nonbait uste ori zun.
Alare Haranederrek “gertatzen ohi da” (Philot. 20-12) gertatu oi da ordez. “Ocupatzen oi ninduten” (Philot. 32-8) okupatu ohi ninduten ordez; yartzen ohi dire (Philot. 153-4) yarri oi ordez; Damu hartzen ohi zuela (Phil. 156-26) eta abar.
Lêna  zegoen  orañaz
ele-gozoka.  Bitzuok
mintzo  beraz  ziarduten.
Ene  asaben  lokarri  zârra,
Yaunari  zor,  etzan  eten.
Ba du euskerak itxaropen. Ez da oraindi galdu.
Etorkizuna.  Ordun  eguzkiz  yantzi  zan
asaba  zârren  baratza;
ordun,  zuaitz  igaliz;
ordun  baratza  lêneratu  zan
mugak  berriro  zabaliz.
Ta  lên  ikusi-gabeko
zuaitz  barri  bat  zegoan  (abertzaletasuna)
erdian,  guzien  buru…
Aren  gerizak  erri-baratzak
eziñ-ilkor  egin  ditu.
Nire  Tabor-mendi:  nire
baratz  zârraren  antzalda!
egi,  mami,  biur  adi:
lenaren  muñak  aldatu  beza
baratz  zârra  baratz  berri.
Baratz ori bezela, euskera ere antzaldatuko da.
“Eusko-bidaztiarena” aipatu det urrena. “Izkuntza pinpiriña, esan nun itzaurrean, aundikitarra, zarpaztu esan dioten andere aberats batek aterako luken yantziz yantzia”. Nork esan dio zarpaztu? Euskaldun aizejo batek, Unamunok. Bizkaiko Aldundiaren euskerazko eskoletara-naiean, Azkue’rekin agertu zan norgeigokara, ta Azkue baino motxago gelditu. Arrezkero dio dion gorrotoa euskerari. Andregai bezela artu zun euskera, ta euskerak etsipena eman zion biribil biribilla (calabazas redondas). Ori du guzia euskeraren aurka. “Lizardi”k ordea, emaztetzat bezela artu zun, eta euskerak etzun bizialargun utzi. Ola dio berak:
Aberriaren  abots  eztia
gogamenaren  ezkon  xuria,
ekatzan  esku  guria,
atorkit  geldi  geldia,
uztagun  aldikoz,  Euskalerria.
Itz oekin deitzen du eztai-ondoa edo ezkon-ondoko bidealdia egitera. Baina aurrena, ederra dala esan gabe ezin utzi, baserri-neska, larre-lorea izan arren.
Eder  aunagu,  mintzo  yoria,
eder  benetan,  garoz  yantzia:
larre-loretik  basa-eztia,
basotik  euskal-mamia,
laister  sortzen  al  duk  Olerkaria!
Au zun ametsetako bat: euskal-oiturak lenbailen bertso ederretan poema aundi batean ikusteko ametsa.
Ta,  ala  Yaunaren  gogo  ba  ledi
nik  gogo  dudan  bezain  gartsuki,
euskotar  azal  ta  mami,
gure  erriaren  olerki
garaia  norbaitek  lenbailen  begi!
Berak uste zun olerki garai ori, erditsuraino irakurrita yoan zan mundu ontatik. Ametsa egi biurtzen ikusita, erditik eten zitzaion. Ametsetako bat esan det ordea. Etxerako len-seme bezela nai zun olerki garai ori, baina ortaz gainera senide asko eskatzen zizkion bere ezkon-lagun oni. Bein baino geiagotan esan izan zidan. “Onozkero egina yotzen diat ire poema ori, baina beste olako ta alako lan ez dituk, arren, eskutatik utzi bear”. Ikus nola dion emen berak:
Baiña  nik,  izkuntza  larrekoa,
nai  aunat  ere  noranaikoa:
yakite-egoek  igoa;
soina  zaar,  berri  gogoa;
azal  orizta,  muin  betirakoa.
Ama onen antza ikusi nai zuken lurbira guzian, ezin konta-ala semetan.
Ez  adi  beldur,  nere  Maiteder:
baserriz  landa  nai  aunat  ager-
arazi,  bazterrik  bazter,
arroki;  ezpaitun  ezer
lurbiran  ederrik  i  bezain  eder!
Gogomenaren  ezkon  ez-antzu,
eztei-ondoko  bide  dinagu.
Otoi,  Yauna,  ibilgo-buru,
maitasun-edermen-zitu,
aur  begi-argirik  anitz  bekargu.
Unamuno’k irakurri edo zun olerki au. Andik zenbait ilabetera au Euzkadin agertu zanetik, Valencia’ko Lore-yoku edo Juegos Florales’etan ikus zer zion izkuntzari “ama” deitzen diotenentzat: “la lengua no debe ser madre sino esposa, que es de la que se tienen hijos”. Ba liteke berari ere gogoak ematea, baina “Lizardi”k aurrea artu zion, beintzat burura idaroki ez ba zion ere.
Ba dijoaz bidez, itsasoz, Alan Gerbault bezela.
Itxaso  bare,  zelai  urdiña,
muga-biribil,  belar-berdiña,
goizaldea  duk  sorgiña!
dirdaiez  ikus  egiña
mende-neurle  dugun  gurpil  ariña…
Eguzkia, alegia, eguna argitzean. Muga-biribil esan du itsasoaz, eta egia. Belar-berdina ere bai, ez baita izpi bat bestea baino luzeago, muñaska batzuk izan arren.
Iguzkipean  ugartedia…
Ur  zabalean  oial  zuria…
Zuaitz  arrotzen  azpia,
eun  urdiñek  itzalia!
Or  bide  zetzan  Gerbault  bakartia.
Zuaitz arrotzak daude oial zuri orren babesean. Itsasoan zuaitzak beti arrotz dira, baina arrotz-errietakoak adierazi nai nonbait. Oial urdiñek itzaltzen dute lipar bat zuritasun ori.
Urrena, legorrera dira, ta an euskerarentzat Ameriketa arkituko dutelakoan, aberastasuna agertuko zaielakoan, Baigorriko baxerarena gertatu: “Baigorrin baxera urhez, ni arat orduko… lurrez”.
Lekaro  zabal,  lurraren  gerri,
ondardi  kixkal  eriogarri:
bidazti-begiek  sarri
aidean  baso  ta  iturri:
bertaratzekoan…  ondarra  gorri!
Euskerarentzat bidea urratzen ari danak ez dauka askotan besterik. Non baino non aurkituko diat itzal eder, baso aberats… ta arkaitza ta ondarra besterik ez. Moise’ri bezela, arkaitzetik ura atera bearra gertatzen zaigu askotan. Ala ere aurrera geren bidean. Ez degu neke alperrik. Lana beti azaldu egiten da.
Itsasoz ara asi dan ezkero, euskeldun dala gogoak eman dio, ta andik utsik etorriko ez dalakoan, onela dio:
Dagigun  arraun  Izotz-errira,
zarren  aztarrik  danentz  begira:
amaika  yoan  ta  bira
eginik  igaz  baitira,
eskuan  arpoia,  soñean  zira!
Terranova’tik ere gorago,
Legorra  zuri,  beltz  itxasoa:
izotz  bat  untzi  gure  ibilgoa…
Xoil,  egazti  bat  diyoa
odeien  senide,  zabal  egoa…
¡Kanta  ditzagun  ango  gau  luze,
ango  illunabar  su  gorriz  bete;
gizonek  elurra  aterpe;
lurralde  gizenik  gabe;
gure  Euskalerriaz  ain  guziz  beste!
Au ez da ordea gauzarik zailena. Oraingo uri nagusi oietara ere begira dezagun, zokorik beltzen oietara:
Iri  nagusi,  giza-erlauntza,
zorapenezko  aruntz-onuntza,
sumabearra,  yakintza,
sal-eroste  ekurugaitza  (eziñegona,  ezingeldia)
gure  elkar-indarrak  itzuli  bitza!
Labur esan: apin zaite euskera zernaitarako:
Ortzi  oro  ta  egute  oro
yaso,  ikus-ala,  ta  abes  gozoro…
Apaindu  zernaitarako:
adi  gaien  adirazteko
gizaki  guzien  alderdi  ta  asmo.
Azkenik, izarretara ere bai, lurrean diran gaiak agortuta. An bear du lekua euskerak:
Ta,  beko  gaiok  agor  ezkeroz,
Iguzki’k  ezin  urtuzko  egoz,
(Ikar’ek  ez  bezelakoz)
goazeman,  zerura  igoz,
izar  urdiñetaraño  asmoz!
Au zun arek asmo, berak eginez ta besteri eraginez. Ua bezelako gutxi asko genuzke gure izkuntza izarretaraino yasotzeko.
Azterraldi bat emaiogun orain “Arrats Gorri” deritzaion olerki argitara gabeari. Egunaren eta Gauaren asmakai berri bat asmatu digu. Maitearekin ilunabarrean dagola, goibeldu egiten zaio laztanari begia. Begia argitzeko ipui bat yalkitzen dio, Gaua zer dan eta Eguna zer dan adieraziz. Gaua, Egunaren ama, ta iltzen diran egun guzien ama. Gauak ereiten ditu illun sakonean ainbeste ta ainbeste izar, etorkizuneko eguzki biurtuko diran aziak. Irteera (exitus) guziz berria ta alaia du. Lau urte-giroekin bosteko ederra egiten dula agertu bear luke. Izadiaren olerkaria dugu “Lizardi”. Baina entzun:
Zerk  goibeltzen  zaitu,  maitea,  arratsero,
aizea  ta  txoriak  atertuz  gero?
Begi  zabaletan  zerk  edatzen  dizu
gandu  delako  ori,  erdiz  nigar  ta  izu?
Eguna  arrausi-nai  asi-garaiean;
mendietako  isla  zeru  bazterrean
non  gerezi  ta  non  baxaran  denean,
zerk  atzi  zakida,  gaixo,  bat  batean?
Nireganuntz  erne  zenuan  gogoa.
Zerk  arinduz  ta  nork  emanez  egoa
diyoakit  iges?  Ta  aidean  esegi
dakust,  txori  lilurarazia  iduri.
Itzik ez diot aldatu ahapaldi oni, baina bi edo iru aldiz irakur-bearra da berak utzi bezela. Nik beintzat lan izan zun asmatzen. Punto bat yarri besterik ez diot egin, lenengo bertsoaren bukaeran.
Beldur  naiz,  eneño,  arrats  gorriotan
erio-oxkirria  dabiltzun  zañetan;
Egun  begi-urdin  iltzen  dagola-ta
arengana  zauden,  maitez  ukituta…
Begira:  Izkain’eruntz,  txingar  borobilla
noiz  egingo  dago  uretan  murgilla,
ta  noiz  txir-txir  otsez  itsaso  gorria
biur  daiten  lurrunezko  odei  zuria.
Izkain, mendiren bat ote du? “Itsas gain” dirudi ostera. Izpegi, Izpuru, ta olako izen antzera berak asmatua edo. Beste gauzatxo bat dauka ondo bukatu gabea. “Noiz egingo dun” murgil eta “noiz biurtuko dan” odei, batera yartzen ditu, zilegi ez dan bezala, ta orrek illundu ere egiten du. Nik biurtuko ordez “biur daiten” yarri det. Ola bertsoak ez du akatsik eta argitzen da esan nai duna.
(Maitagarriari,  betazal-ertzetan,
oskorriak  dirdai,  nonbait  malko-intzetan,
ta  mutillak  ipui  bat  asma  dio,
laztanari  lên-poza  itzul  ba  lekio…)
Orain asten da ipui ori:
Egun  begi-urdin,  sortu  berri  artan,
lurarren  gañetik  arroa  ziyoan.
Iñoren  ume  zanik  ezpaitzekien,
il-ezintzat  bere  burua  yo  zuen.
Eguerdiz  gero,  zalantza  da,  larri,
buru  oraillean  azkura  du  sarri;
atzera  so,  ta,  illaunki,  aldapa  bera,
gaua  darraikio  ludiaz  yauntzera.
Amil-mugan,  bekaitz  zimelak  artu  du;
amorruz  damakio  odei-sail  bati  su;
ta,  argiz  gaua  galazi-ustean,
murgil  yo  du  buruz  sarkalde-leizean.
Gauaren  aginduz,  orra  sua  itzali.
Itz  ok  bota  dizka  Egun  yoanari:
“Ai  eguntto  txoro!  ez  ezagun  ama,
lên  uts  sakonean  Bakar  nindukana!  (nintzena)
Lurtarrok,  ez  beldur.  Pake,  maitaleak…
altzoan  dakarrtzit  zorion-aleak…
altzoan  dakartzit  izar  ugariak,
etorkizun  egun  berrien  aziak…
Ta  au  esanik,  lerden,  ereiten  asi  zan
aziak  irraka  sail  beltz  gizenean…
Arrats  gorria  il  da…  Zeru-bazterrean
ez  gerezi  dugu,  ez  ta  are  baxaran!
Azkeneko bi bertso ok kendu egingo nituke, berandutu egiten baitute. Ipuia bukatua zegoan. Indarra kentzen dio. Obe litzake burubidez aldatu gabe ahapaldia biribiltzea; obeago kolokan uztea. Eta berak yarraitzen dun bezela ola yarraitzea:
Ipui  gazi-goxoak  izan  dik  almen:
orra  gandua  urra  ta  nabari  lurmen…
Begi  zabaletan,  irria  nagusi:
giro-alda  ain  usurik  ez  dut  ikusi!
Urrengo lau bertsoak, politak izanik ere, kendu egingo nituke:
Ai,  eguzkitara,  mutillak  al  ba  lu
auzo-soigañean  burua  atsedendu…!
Bañan,  Lotsa  dauka  tartean  yarria,
naiz,  itxuraz  ez  den  lagun  txit  lodia.
Bidetik ateratzen dala dirudi, edo nik ez diot asmatzen. Begi aiek nola argitu diran ikusteko ba da, zeren lotsa? “Eguzkitara” onek nasten nau.
Ikustazue, ezperen, zein ederki yarraitzen dun gaiak, ori gabe:
Izar  urruneri  begiak  emanik,
eztaietan  biotzak  ditutelarik,
elkarrenganago  dituan  gauari
ixil-mintzoz  ola  zioten  eskari:
Begi-beltz,  oin-illaun,  Gau,  ama  naroa,
ekarkor  bekigu  zure  azaroa;
egun  begi-urdin  betoz  ugariak
gure  elkarmin  onen  gañezkagarriak…!
Gau itza tokiz aldatu diot, koma atzetik dula, “ama Gau naroa” ordez Gau, ama naroa. “Ondar-gorri” deritzaionean nik esan nion “Lur andrea” ordez “Andre lurra” yartzeko, bestela bitara artu zitekela. Nere esana egin zun gizagajoak. Beste iñoiz ere nik esanda zenbait bertso kendu ere egin zitun, argitara baino len. Au etzidan oraindik erakutsi ta etzun bukatu. Gero agertu da paperen artean. Gauza ederra dala sumatuko zenuten, baina irakurraldi batekin ez diteke bear bezela ezagutu. Ez dizuet berriz irakurriko, baina erderara biurtuta bai, neronek len egin izan zion bezela. Liburuan nere erdera yarri ere egin zun, berak baino obeki asmatu niola esanez. Etzaizute beraz gaizki idurituko. Ikus ezer palta ote dun, esan ditudantxo oek kenduta.
“Qué es lo que te anubla, amada, todos los días al anochecer, una vez que el viento y los pájaros han cesado? Qué es lo que en tus anchos ojos extiende esa especie de bruma, mitad llanto y mitad temor?
A la hora en que el día comienza a querer bostezar, cuando el perfil de los montes en el cielo lo dibujan ya cerezos, ya endrinos; que es lo que te ha cautivado de repente, pobrecita!
Tu alma, que estaba atenta a mí, qué es lo que le ha privado de su peso, y quién la ha prestado alas para que huya de mí? La veo suspensa en el aire como pájaro fascinado.
Temo, prenda mía (eneño), que en estos arreboles del anochecer corra por tus venas un escalofrío de muerte. (Temo que) pues está a punto de morir el día de ojos azules, estés herida de amor hacia él.
Advierte. La esfera llameante (la chispa esférica) está hacia Izkain (alta mar), presta a zambullirse, y esperando a que el rojo mar con su bullente susurro se convierta en blanca nube vaporosa…
(Parece que a la adorable le brilla el arrebol en los bordes de los párpados, en el rocío de sus lágrimas, y el galán le improvisa un cuento, por si devuelve a su amada la primera alegría.)
El día de ojos azules, a poco de nacer, paseábase ufano sobre la tierra. Como que por no advertir su condición de mera criatura, se creía inmortal.
Pasado el mediodía, vacila, teme. En su pálida cabeza siente frecuentes comezones. Volviendo la vista atrás, ve que le sigue la noche, ingrávida, cuesta abajo, a enseñorarse de la tierra.
En el borde del precipicio, se apodera de él la ruin envidia, y de rabia, pega fuego a un escuadrón de nubes. Y al creer que ya impedía la noche con esos resplandores, se zambulle en la sima del poniente.
Por mandato de la noche, se apaga el fuego. Al día fenecido le impreca de esta manera: “Ah locuelo! No conocías a tu madre (a mi), que antes existía solitaria en el profundo vacío?
Fuera temor, mortales! Paz, amantes… En mi seno traigo frutos de felicidad, en mi seno traigo abundantes estrellas… semillas de futuros días nuevos…”
Y dicho esto, erguida, comenzó a esparcir semillas a voleo en la honda negrura…
El agridulce cuento ha tenido eficacia. Se ha esfumado la bruma, y aparece denublada su vista… De los anchos ojos se enseñorea la risa: jamás he visto tan rápida transformación de estado de ánimo.
Dirigiendo ambos sus ojos a las remotas estrellas, estando en sus glorias los corazones, he aquí lo que le dicen por plegaria a la noche que más auna sus voluntades:
“Tú, la de negros ojos, la de pies leves, Noche, madre fecunda. Séanos fructífera tu sementera. Vengan sin cuento días y más días de ojos azules, que hagan rebosar nuestros mutuos amores”.
Nere ustez, onela gauza biribilla ta betegiña gelditzen da.
Biar den egunean Dante’ren bat sortuko ba litzaigu, eredua ba luke “Lizardi”ren idurizko ipuin eder ontan.
Bi maite illunabarrean, arraskorri dagola, gero eguna itzalita izarrai begira, olerkari negarti beltz-ikusbera dan batentzat, zer gaia! Garai orrek geienai negar eragin die; “Lizardi”k ordea, ortantxe pozbidea billatu du.
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"[z-247]
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro
Espainolak eta euskaldunak
Joxe Azurmendi
Mikel Asurmendi
Lakioa
Josu Goikoetxea
Irati Majuelo
Poesia guztia
Safo
Aritz Galarraga
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Maddi Galdos Areta
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Hasier Rekondo
Akabo
Laura Mintegi
Jon Jimenez