kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Eguzkia ezkutatzen denean / Koldo Biguri / Kutxa Fundazioa, 1996

Egin ezak eleberria, Koldo Mikel Elorza / Argia, 1997-06-01

Hasiera erakargarria du lanak: nafar sustraiak dituen Kubako familia aberats bateko gorabeherak errealismo magiko karibearraren usaina har lekiokeen estiloko narrazioan. Orainalditik gertakizunetan aurrera jauzi egiten duen hari narratiboan, dotore aurkezten zaizkigu pertsonaiak, tragikoa den istorioaren muina, eta giroa. Estreinako giro magiko-antzeko hori deseginez doa gertakizunak pilatzen doazen heinean. Ipuina baino luzeagoko neurria hartzeko moduko hari-muturrak baitarizkio matazari: eta agian neurria da ipuinari herrena egiten diona. Pertsonaiak eta euren arteko harremanak topikoak dira, hots, tragedia baten elementu beharrezkoak. XIX. mendeko eleberri bat osatzeko moduko elementuak: giro independentista, aristokrazia, amodio-heriotzak, oinordekoen arteko bekaiztoak… Giro eta gertakizunak lantzeko, ordea, ez dago astirik.

Eleberri luze baterako kimu egokia litzateke, beraz, ipuina. Topikoen baliogarritasuna berauen garapenean datza: gertakizun eta sentimendu unibertsalez ari da autorea, eta baliozkoak dira, baina literatur-garapenean hartzen dute forma. Hasiera ona da, planteamendua baliozkoa, baina apur bat estutzen da azken partean. Ipuin den neurrian, ordea, istorio nagusia biribiltzen du autoreak eta, garrantzitsua dena, estilo jorian.

Amaierak badu halako ustekabe bat, ene ustez finegia ez dena. Kontatzen zaigun istorioa ez da misteriozko kontakizuna bailitzan irakurlea sorpresan harrapatu behar duen horietakoa, ez da asmatu behar den igerkizuna. Ipuinaren amaierak irakurlea “engainatu” lezakeen igarkizun baten ebazpena ematen du, eta ez da beharrekoa.

Ipuina bukatuta dago, baina bere gainean eleberria egiteko ere ematen du matazak.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak