kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Galdu arte / Juan Luis Zabala / Susa, 1996

Lost generation Itxaro Borda / Argia, 1996-11-24

Juan Luis Zabalak, Susa argitaletxean agertu duen nobelako ixtorioa, urte zenbat beranduago akzioaren beheetarik iragan odnoan, Azkoitiko gaztetxearena da hain zuzen ere, ixtorioa itxuraz egiazkoa, ikaratia, belaunaldi “galdu” batena, hots, leku eta mende frangotan gertatzen (ahal) dena. Horregatik zaigu menturaz “Galdu arte” hau hurbil-hurbila, bere garagardo pinten edo kanuto munstroen urrina orrialdez orrialde ixurtzen zaigula, memoria hilak harrotzera.

Baby boom garaiko gazteen “errebeldiaren” kontakizuna da bestalde: opulentziaren umeak izanagatik, ausatzeko eta lanegiteko toki zein aukerarik edukiko ez duen jende saldu kidekoak dira, segurtantza izpirik gabekoak, ez sozial mailan, are gutiago sendimenduen sailean, liburuan azaltzen den drogaren gaia adibidez plazer bezainbat ihesbide zaiena.

Hargatik ororen gainetik Azkoitiko gaztetxearen ixtorioa da. Niko narratzaileak, hamar urte berantago, Atraskuko barraren gibeletik bizitua idazten duena, Xepe gazte haserretua ostoetara ekarriz: Xepek ez du amore eman nahi sekulan, nahiz eta ez dakien zehatz zergatik, gaztetxea ekimen espontaneoa izaitetik instituzio munizipalaren esku jartzeko heltzen den bitartean. Herrikoitasunaren eta instituzio gosetuen arteko borroka etengabea da, indarrak iresten zein xedeak zangopilatzen dituela.

Juan Luis Zabalaren obran, “Galde arte” hau behialako “Kaka esplikatzen” haren segidan datorkigu: mundu berdina, jendetsua, neketsua, dudatsua, ekitearen eta desagertzearen mehatxuzko leize hegian kulunkatzen dena. Eta 1984-1986 urte haiek! Debate multiformeak ostatu ilunetan squatt delakoak, GALen ekintza hiltzaileak… Garaiaren “pilpira” deseperatua egokiro jaukitzen da liburu honen bihotzera. Niko narratzaileak, idatziz, zorra kitatzen dio, eta zorra kitatuz nolazpait kontzientziaren bakea lortzen duke.

“Galdu arte”k orduko musika sinkopeatuen arra-entzuteko gutizia emaiten digu: hori asko da gure gustuko.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak