kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Josetxo / Jose Manuel Etxeita / Labayru, 1995

Klasiko ezezagunen altxorretik Ritxi Lizartza / Argia, 1996-01-14

Ez dute hedapen handia izaten Labayru Ikastegiaren literatur lanek. Kanpotik ikusita, arrazoi bi somatzen ditugu: batetik, behar bezain ezaguna ez izatea —arazo hau areagotu egiten da euren produkzioa literatura eta literatur kritika dela kontutan hartuz— eta bestetik euskalkian, bizkaiera batuan idatzirik egotea. Orohar Labayru taldeko ikertzaileek Bizkaiko egileen lanak aztertzen eta aurkezten jarduten dute, beren euskalkian landuz eta beraz, bizkaitarrentzat nonbait.

Baina planteamendu hau oso azalekoa da. Bizkaitarrentzat bakarrik dabiltzala pentsatzen dutenek maila handiko azterketak eta ikerketarako ikuspuntuak galdu egiten baitituzte. Badirudi betiko eztabaidan hasteko parada ematen digula gai honek, euskalkian idaztea atzerakoia den ala ez pentsatzea. Ez genuke dialektika horretan larregi sartu nahi, baina oso esanguratsua da beste kultur euskalkietan horrelako joerarik ez izatea eta batua bide bakarztat jotzea.

Lehen kontsumitzaileak irakurle bizkaitarrak dira, baina ez dago sobera urrun ditugun egileak geure egin eta bide batez bizkaiera bera ere geure egiten hastea.

Etxeitaren lehen lana aurkezten digu Adolfo Arejitak, 1909an idatzia. Hitzaurre mamitsu batean, idazle mundakarraren berri ematen digu: bizitza, idazlanak, hizkera… eta “Josetxo” elaberriaren azterketa sakona, irakurketa errazteko.

Ohitura-elaberria da eta XIX. mendearen amaierako giroa erakusten digu: abertzaletasunaren gorakada, euskal bizitza eta ohiturak… Lan gomendagarria da, nobela errealista ere baden hau. “Garoa” eta “Kresala”z gain beste batzuk badirela ere jakiteko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak