« Klasiko ezezagunen altxorretik | Begien zurrunbiloa »
Peter Schlemihl-en istorio miresgarria / Adelbert Von Chamisso (Anton Garikano) / Ibaizabal, 1995
Itzal baten istorioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-01-20
Benetako izena Louis Charles Adelaide de Chamisso zuen. Gurasoak 1879ko Iraultzatik ihesi Alemaniara joan ziren babes eta bizi-ziurtasunen bila. Von Chamisso jarriko zuen gero izena, Alemanian etxeko sentitzen baitzen; eta diotenez, etxean alemaniar. Erromantizismoa izan zuen heziketa sentimentalaren lurra; hantxe bota zituen erroak haren izpiritu poetikoak, haren frantses senak. Dirudienez, frantziartasuna eta alemaniartasuna, biak bildu zituen bere baitan. Frantses hizkuntzatik apaltasuna hartu zuen bere testuentzat; alemanieratik, berriz, sakontasuna. Hala dio Waltzelek: “Erromantiko frantsesen eta ingelesen pozak kolore guztietako etxea egiten du poesia alemaniarrean, Chamissok euskaldunen, kortsikarren, Ameriketako indiarren kantak kantatzen dituenean”. Euskaldunok baginela bazekien. Erromantizismoaren eragina ote?
Goetherengandik eta beste erromantiko garaikideengatik jaso zuen gai majikoetara jotzeko joera. Goetheren “Faust”, ez dezagun ahaztu, jeneroko maisu-lana da. Dezente idatzi zuen Von Chamissok majikotasunaren gaiari buruz: saio liburu bat, fabula bat eta, azkenik, Peter Schllemihl-en istorio miresgarria, idazleari ospe handia ekarri ziona.
Galdera asko egin da Von Chamissok idatzitako istorioari buruz: Zer adierazten du itzalak? Gizakiaren bertuteren baten sinbolo ote dugu, ala gehiago du zerikusirik aberriaren, ohorearen, aitaren irudiekin? Erantzunak ugari. Interesgarriena, noski, idazleak berak emandakoa: “Ez dut helburu finkorik idazten ari naizen bitartean. Anekdota edo pasadizo bat burura etortzen zaidanean, ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatzen naiz. Behin, bidaia batean, kapela, maleta, eskularruak galdu nituen, eta orduan Fouque-k galdetu zidan, erdi txantxetan, itzala ere galdu ote nuen. Biok hasi ginen pentsatzen zer izan zitekeen halako galera. Beste behin, La Fontaineren liburu batean irakurri nuen poltsikoetatik gauza pila bat ateratzen zuen gizonaren istorioa. Horrela jaio zen nire buruan Peter Schlemihl, eta asper-asper eginda nengoen batean idazten hasi nintzen”.
Azalpenak azalpen, egia da, narazio gutxik lortu dutela Von Chamissoren honek lortu duena: istorio zoragarri bat, giza-esistentziari buruzko galdera pila bat eta, gainetik, ospea. Euskaldunok haren zor ginen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez