« Hitzaren egonarria | Fadoaren doinuak »
Euriaren eskuak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 1995
Begien zurrunbiloa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-01-27
Karlos Linazasorok, dagoeneko, hiru poema liburu argitaratu ditu, zein baino zein ezberdinagoak hirurak. Aurrena, Udazkeneko karabana erratua izan zen, 1991ean. Bertan, naturaren aurkez-aurke jarririk agertzen zitzaigun poeta, iraganaren eta joandako sasoiaren menpe. Orduko ezaugarriak, gogoratzen ditudanez, hizkera poetiko landua, metaforetan oinarritua, eta irudi ederrak hegan bezala. Apunte eta ahnzturak (1993) izan zen bigarren liburua. Doinu-aldaketa ezezik, ikuspegia ere arras bestelakotua. Ironia, gain-gainetik; irribarrea. Hizkera poetikoa prosaren mugetan, sartu ez sartu. Metafora ez zen gehien landutako baliabidea. Poetak nahiago zuen poemaren efektu nolabaitekoa bilatu, irakurlearen baitan desasosegua, egonezina, utzi. Hala ere, batean zein bestean, bazegoen idazleak sarri errepikatzen duen joera: inguruan duena gainetik (ez axaletik) begiratzearena. Begia baita den-denari bere neurria ematen dion zentzumena; beharbada, zentzumenetan garrantzitsuena.
Euriaren eskuak da azken liburua. “Edo hil zaitez, maite, eta begira egiezu gero/ arrangurarik gabe euriaren eskuei”. Bertso enblematiko hauetan laburbiltzen da, nire iritzian, liburuan bilduta dauden poema guztien esanahia. Begirada, batetik; begia, poema guztietan gora behera, ezker eskubi: poetaren begiak, maitearen begiak, gauaren begia, errealitatea zehazten. Eskuak bestetik, begiak ukitu ez dezakeena harrapatu nahian.
Maitasun-poemak dira honako liburu honetako gehienak. Begiraden sinfonia da, gorputzen harremana gauzatzen dutena, euriaren eskuetatik libre, inoren eskuetatik kanpo. Bi gorputz eraman eta hondoratzen dituen begien zurrunbiloa. Eta maitasuna adierazteko, Karlos Linazasorok hitz barnekoienak bilatu ditu: kanpora begira baino, bere buruari begira dauden hitzak, hain zuzen. Ez da hasierako mundura itzultze-saioa; kanpoko erreferentziak (paisaiak eta abar) pisu gutxikoak dira liburu honetan: sentimenduen kokagune baino, haien adierazgarri. Estiloari dagokionez, elementuen pilaketa dela, esango nuke, ezaugarririk nabarmenena, bertsoak aditz batez bukatzeko joerarekin batera. Teknika horrek, mugimendua ematen die poemei. Ez dira, beraz, poema geldi zurrunak, haragizko edo harrizko estatuen tankeradunak. Bertso bakoitza esanahi batez betetzen da hala. Eta esanahiz esanahi, lerroz lerro igotzen gara poemaren burura; iristen gara poema ulertzera.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi