« Gerraren bortitza eta maitasunaren ezina | Itzulpengintzaren apologia praktiko-didaktikoa »
Fadoa Coimbran / Juan Garzia / Alberdania, 1995
Fadoaren doinuak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-02-03
Ez da astakeria esatea Juan Garziak euskararena duen ezagutza, inor gutxik duela; are gehiago, idazle gutxi ezagutzen dut bere hizkuntza Juanek berea adina menperatzen duenik. Hori da, esango nuke idazleak duen bertute (dohain?) bat, baina ez bakarra. Berez izanik jostalari samarra, liburu honetan libre, suelto eta fresko ageri zaigu, aurrekoen aldean bederen. Hizkuntzarekin jolasean eta solasean dabil. Orrialde asko daude hitz-korapiloez, pentsamentu-jokoez beterik. Cabrera Infante bere “Tres tristes tigres” hartan bezala; edo Joyce, edo…
Esperimentotzat hartuko genuke liburua, jakingo ez bagenu esperimentoen garaia amaitua dela. Baina egia da liburu berezia dela, ezohikoa. Ez dakit zenbat idazkera modu desberdin ote dauden bertara bildurik. Bat edo batek bederatzi aipatu dizkit, nik ez ditut kontatu, baina harrigarria egiten da estilo eta errejistro horien guztien multzo anitza. Hasierako kontaera hotz, objetibo eta zehatza, kamara batek filmatua bezalakoa, aldatuz doa poliki-poliki, kontaera subjetiboago bati bidea eginez. Azkenik, ahoz aho kontatzen diren istorioen doinu estilizatua hartuz, Inazio Mujikak-edo egin zuen (duen?) moduan. Idazlearen keinu bat, beste keinu asko dauden bezala, konplizitatearen seinale. Bi idazle klase ezagutzen ditut eta sailkapena badakit erabat arbitrarioa eta halamoduzkoa dela. Batetik, kanpotik barnera dabiltzan idazle herabeti, malenkoniak joak, poetak esaterako; bestetik, barnetik kanpora saltoka dabiltzan idazle lotsagabe prosaikoak. Liburu honetako Juan Garzia, bigarren saileko idazlea da; zabalduz doa beti bere idazketa, hondartza txiki bat ureztatuko lukeen itsasgora balitz bezala. Barneko trumoi-hodeiek euri gogor bat dakartzate, hitzen lurra gerora. ondo bustita utzirik.
Barneko paisaia bainoago, barnetik ihesi dabiltzan irudi, iruzkin, pentsakizunak; kanpora abian. Kanpoan, fadoa, maitasunaren eta heriotzaren sinbolo; Portugaleko hiri bat, Coimbra; errealitate bat argazki batean errenditzen zaila, eta bi pertsonaia, bakoitza bere iraganeko oroimenez zipristindurik. Oroimena dute segi-segika, bidaia osoan. Oroimenaren sinbolo da argazkia, hainbatetan agertzen den sinboloa gainera.
Literaturari buruzko aipamenez eta gogoetez josita dago liburua. “Liburu bakoitzak bere generoa sortu behar lukeela”. Juan Garziak berea sortu du, bere neurrikoa, bere jantziez apaindua.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi