« Kuba, protagonista | Urrats erromesak »
Soneto hautatuak / William Shakespeare (Juan Garzia) / Alberdania, 1995
Maitasunaren ezizena Edorta Jimenez / Argia, 1995-07-30
William Shakespeareren literatur mamiari azal berria ezarri dio Juan Garziak, haren soneto ospetsuetarik zenbait euskarara ekarriz. Zinez kirugia lan gaitza, eskua tentuz eta burua argi erabiliz egin beharrekoa, sarrera luze bezain interesgarrian itzultzaileak berak oharterazten digun bezala, Shakespeare sonatuaren sonetoak interpretazio anitz ezezik elkarren kontrakoak ere izan dituztelako. Atarikoa irakurri ahala itzultzailea bera lanak izan litzakeen balizko kritiko gehienak baino jantziago dagoela ohartu naizelarik, egundoko lana egin duela uste dudala aitortzea besterik ez zait geratzen.
Atarikoan esaten den bezala, euskaraz soneto bakoitza bere autonomiaz funtziona dezan bilatu du egileak, hots, guztiak euskarazko olerki, eta olerki eder, izan litezen saiatu da. Iritsi delakoan nago.
Shakespeareren sonetoak sarritan ezta ingelesez ere ez dira argiak eta, hortik atera kontuak itzultzaileak izan bide dituen buruhauste eta korapiloen tamainaz. Horietariko askoren nondik norakoak eta berak eskaini dizkien soluziobideez mintzatu zaigu Atarikoa delakoan. Atariko horrek, bestalde, sonetoak gure literaturan izan duen krisialdi gorabeheratsuaren berri ematen digu, bidenabar, literaturako artefaktu horiekiko zaletasuna nola sortu zitzaion azaltzen digularik. Ez dut sorburu horretaz mintzatzea alferrik denik uste, halako lanei ekiteko lehenik eta behin horixe behar izaten baita, zaletasuna, literaturan berori baita maitasunaren ezizena.
Irakurlea naizen aldetik, zinez gomendatzen dudan liburua da. Ez dira Shakespeareren soneto guztiak bildu Alberdaniaren argitalpen honetan. Hartuko ahal du Juan Garziak besteei ere ekiteko astia? Bitartean, eta aintzina esaten zen moduan, eros eta irakur. Pasatu, aldiz, ez dut uste erraz egingo duzuenik, ederra izanik etxean gorderik nahi izango baituzue liburua. Bada, sosik ez duenak bibliotekan galdetu beharko. Biblioteka Publiko guztietan behintzat ezinbestez izan beharreko liburua baita hau.
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi