« Abenturak literaturarekin errimatzen du | Bikoteen bakardadea berriro »
Ez duk erraza, konpai! / Koldo Izagirre / Susa 1995
Kuba, protagonista J. Olaeta / Egin, 1995-07-23
Kazetari euskaldun bat Kubara joan da. Kronika batzuk paratu behar ditu, baina hori aitzakia hutsa da, bere benetako helburua maite duen neskarekin biltzea baita. Ez du, ordea, espero bezain erraz aurkitu eta, ondorioz, harat-honat ibili behar izan du, bila.
Argumentu sinple honetaz —eta batez ere Kubaz duen ezagutza sakonaz— baliatu da Koldo Izagirre Ez duk erraza, konpai! zoragarria idazteko. Nobela-itxuraz, uharte hartako gizartearen erretratu ederra eskaini digu pasaitarrak. Idazle asko baliatu dira Kubaz beren nobeletako protagonisten joan-etorriak kokatzeko, girotzeko. Izagirrek, berriz, Kuba bera bihurtu du protagonista. Horra hor diferentzia.
Izagirrek, hasieran, Kubari buruzko kronika-sorta bat idaztea omen zuen helburu, baina, gero, nobelaren bidetik abiatzea erabaki zuen, batez ere genero hautatu berriak iritziak emateko aukera gehiago eskaintzen ziolakoan. Izan ere, Ez duk erraza, konpai! iritziz beteta dago, inolako konplexurik gabe botatako iritziz beteta gainera. Koldo Izagirre idazle konprometitua da, jakina, eta Kubarekiko duen mirespena ezaguna da. Ez duk erraza, konpai! ikuspuntu solidariotik idatzi du, are gehiago, “maitasunez” ere idatzi duela aitortu du autoreak berak. Baina honek ez du esan nahi akatsen bat nabaritu duenean beste aldera begiratu duenik.
Nobelaren orrialdeetan barrena abiatutako irakurleak hamaika erreferentzia historiko eta literariorekin egingo du topo. Oso aipagarriak iruditzen zaizkigu kubatar eta euskaldunen arteko aspaldiko loturak agerian uzteko helburua dutenak, ez baita ahantzi behar nobelaren protagonista —Izagirre beraren alter egoa— euskalduna denik eta, ondorioz, Kubako gizartea euskal begiekin aztertzen duenik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez