« Idazle ahaztuaren kronika | Ekaitza eta larrosa »
Ez duk erraza, konpai / Koldo Izagirre / Susa, 1995
Kontraesanen lilura Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1995-07-02
Modan dago gure artean Kuba: txorta merke eta exotikoaren bila doazenak, garai bateko misiolarien antzera iraultzaren fedea daramatenak, Juan Martin Elexpururen “Kuba triste dago” liburua, Eneko Olasagasti-Karlos Zabalaren “Maité” filmea. Koldo Izagirreren hau… ezin kexatuko zaigu Fidel.
Modak moda, kronika gisa jasotzen hasi eta nobela moduko bat izaten bukatu duen lan baten aurrean gaude: artea, eta honek arrisku handia hartzen du une edo gertaera jakin bati guztiz lotzen zaionean; izan ere, zirkunstantzia hori desagertzean esanahi guztia gal baitezake, eta artelanak iraupena nahi.
“Ez duk erraza, konpai!” liburua lekukotasun-emate bat da, bai, baina askoz gehiago ere bai: bere literatur dohainek gainditu egiten dute errealitate konplexu baten berri ematea eta solidaritate-ekintza.
Batetik, egilearen luma fin, dantzari, ñabarduraz betea aurkituko dugu testuan zehar: bestetik, Kubaren eta kubarren izaera nahasi, kontraste eta kontraesanduna ezin hobeki egokitzen zaio Koldo Izagirreren kontatzeko estiloari (edo alderantziz): ezer ez da ikusi batera dirudiena, denak du mila azpildura, azal baten azpian bestea alajaina.
Kubazaleek maiteko dute liburua; baita hitzaldi luzeetako bizardun handiaren miresleek ere: nik berriz, hitz juxtuetako bibotedun txipiaren maitasuna estimatu dizut gehien, haren prosa doi, bihurri eta ironikoa; eta honen bidez, neurri hatean, Kuba bera.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez