« Literatur interruptusa | Emakumea bere bakardadean »
LVIIa gerlan / Jean Elissalde / Alberdania, 1995
Idazle ahaztuaren kronika Ritxi Lizartza / Argia, 1995-06-25
Harridura sentitzen du lehenik ale honekin topo egiten duen erosleak. Izan ere, nor da Elissalde hori? Idazle berria? Ez, eta aspaldikoa izanik, zer gertatu da orain arte bere berririk ez izateko? Ez ote da Patri Urkizuren bitxikeria bat? Eta irakurtzen hasi ahala “Zerbitzari”ren prosaren indarraz eta edertasunaz jabetuz, lotsa apur bat sentitzen du gure liburu arakatzaile ausartak. Eta, berehala, galdera bat: zenbat idazle egongo dira Jean Elissalderen kasuan? (eta harrotasun puntua ere sentitzen du, euskal literatura ez baita berak uste bezain antzua).
Ez da ez, kasu bakarra azkaindarrarena. Zenbat euskal idazle aritu ote dira urtetan “Gure Herria”, “Eskualduna”, “Eusko Jakintza”, “Egan”, “Euskal Esnalea”, “RIEV”, “Ekaina” eta beste zenbaitetan lantxoak argitaratzen!
Oso genero desberdinak jorratu ditu Zerbitzarik: kronika, atsotitz-bilduma, haur literatura… 1. Mundu Gerrako kronika honetan, oroitzapenak eta kontakizunak nahasturik ematen dira, esperientzia hori barrutik bizi izan zuen baten ahotik. Arrotz erakusten du bere burua, arrotz borrokara hiltzen diren herrietako batean armak hartzera behartuta.
Bigarren pertsonan egiten du bere kontakizunaren hartzaile eta sentimenduei leku handirik utzi gabe, arrapaladan emango dio gerran gertaturiko gorabeheren berri: borrokak, lagunak ondoan hiltzearen esperientzia gogorra, beldurra, gosea eta elkartasuna. Ez ordea frantses herria defenditzearen harrotasuna, patriotismoa edo heroi izatea… Hala ere, distantzia bat gordetzen du eta hotzean kontatzen ditu bizi izandako esperientziak Jean Elissalde euskaltzainak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro