« Zedarriak | Galdera morala »
Ez Adiorik / Raymond Chandler (Xabier Olarra) / Igela, 1991
Philip Marlowe-k euskara ikasi zuenekoa Aitor Zuberogoitia / Argia, 1993-05-09
Lan eskerga egiten ari dira Igela argitaletxeko kideak, behar adina baloratzen ez den lana. Literatura unibertsaleko ondaretik harririk bitxienetakoak aukeratu eta euskaratu dizkigute, zarata handirik atera gabe. Aipamen berezia merezi du bere sail beltzak. eta batez ere eskuartean daukagun liburuak, Raymond Chandlerren “Ez adiorik” eleberri izugarriak alegia. 1991n atera zen kalera perla hau, Xabier Olarraren itzulpen bikainaren fruitu. Nosey Parker-ek hitzaurrean aipatu bezala, jenero beltzak eleberri honekin iritsi zuen bere gailurra. Bertan laburbiltzen dira honelako eleberrietako elementu guztiak: alkohola, zigarroen kedarra, taberna zuloak, biolentzia, hildakoak, iruzurrak, aberats okituak, galtzaileak, mafia, polizia, ustelkeria, maitasun istorioak, amets hautsiak. Guztia prosa dotore eta deskribapen zehatzez jantzia. Eta ezin ahaztu zinemarako eginak diruditen elkarrizketen gordintasun eta indarra, ezta kapitulu amaieretako gogoeta sakon eta sententzia latzak ere.
Zurrunbilo honen erdian, ikertzaile pribatu hat: Philip Marlowe. Berak eramango gaitu istorio batetik bestera eta bere ibilerek giza harremanen sare konplexuan arakatzea ahalbidetuko digute. Errealitatearen ispilu izateaz gain, bizitza ulertzeko era berezia islatzen da tipo gogor baina funtsean erromantiko honen jokabideetan: bere printzipioei uko egin aurretik bakardadea aukeratzen duenaren filosofia. Izan ere, kontakizunak egitura zirkularra dauka: bakarrik dago Marlowe hasieran, eta hainbeste gertakizunen ostean berriz hasierara itzuliko da: bakardadera, baina duintasuna ez lohitzea lortuz. Liburu biribil eta bikaina benetan. Jada euskaraz irakur dezakezun maisulana duzu hau, irakurle. Zeren zain zaude liburudendara joateko?
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez