« Tene antologia | Philip Marlowe-k euskara ikasi zuenekoa »
Oktaedroa / Julio Cortazar (Gerardo Markuleta) / Ibaizabal, 1992
Zedarriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-05-08
Erreseina edo lagun arteko kritikatxo hau idazten ari zaizuena oso da Julio Cortázarzalea, kronopio izan zeneko garaietatik honaino segitzen dugu maisu izan diren idazleen panteoian egunero haren omenez pentsamenduzko larrosa bat edo bi, usaintsuak ordea, jartzen.. Gazteago ere baginen, eta idazle argentinarrengan aurkitu genuen munduarekiko ikuspegi betea, ez filosofia, bizitzeko era baizik. Beste garaiak ziren, noski, bestelakotuak, handiagotuak agertzen ginen gero eta ttikiago zen munduan. “La Maga”rekin amets egiten genuen; bizi ginen hirian ez zeunden bulebar eta zumardietan zehar bilatzen genuen haren arrastoa. Idealistago ginen, hori bai. Den-dena irekitzen zitzaigun gure aurrean, erraz hartzeko moduan. Eta nekez ginen asetzen.
Idazten ari zaizuen honek oroitzapen berezia du “Oktaedro” liburuaz. 1974ean edo inguru horretan kaleratu zuen Alianza Editorial izeneko argitaletxeak, eta gurekin eramaten genuen beti, leku guztietara: metroan ibiltzen ginenean, zinemara joaten ginenean, kontzertu batera hurbiltzen ginenean. Gure poltsikoko liburua genuen, eta buruz genekizkien ia ipuin osoak, batez ere “Poltsiko batean aurkitutako eskuizkribua”. Hiri handi bateko metroan ibili ez denak ez daki zein zaila den nahi duzun pertsonarekin bertan topo egitea, aldez aurretik prestatutako zita batean ez bada; nahiz eta jakin labirinto horretako punturen bat egongo dela, behar bada zurekin topo egin nahian. Infinitoak baitira konbinaketa posible guztiak. Infinitoak sartzeko bideak; infinitoak ateratzekoak. Behin, hala ere, alabeharraren jokoak edo aginduta, aurkitu genuen tren aldaketa batean eta biok norabide berean gindoazela une hartan ikusi nahi genuen emakumea. Kasualitate hori ez zen gehiago gertatuko, baina badakigu ziurrenik ere Cortázaren liburua generamala gabardina zaharkituaren poltsikoan, eta pentsatzen ari ginela lehen aipatutako ipuin horretaz. Eta baliteke bizitza den jolas honetako beste maila bat izatea hura ere. Irakur ezazue ipuin hori eta jakingo duzue zergatik den hain pozgarria lur azpiko metro batean nahi duzun pertsonarekin topo egitea.
Alabeharrak aginduta aurkitu dugu Gerardo Markuletak itzuli duen liburua. Berak ekarri dizkigu burura garai bateko oroitzapenak, lausoturik ez bazeuden ere, nahikoa gorderik barneko ganbaran, traste zahar eta alferrikako askorekin batera. Gu ez baikara ordukoak, baina liburu honek gordetzen du orduko usaina.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi