kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Tene lehiaketa 1993 / Askoren artean / Elkar, 1993

Tene antologia Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-05-02

Debako Kultur Elkarteak bertako udal-laguntzaz urtero deitzen duen Tene lehiaketak hamar urte bete ditueneko bilduma kalean dago, esan ahal delarik, besteak beste, osasunez bizkor ailegatu dela hamargarren horretara, zeren eta saritu eta argitaratu direnak halaxe frogatzen baitute.

Iazkoan bezala, errelatogintzan ezezaguna izan dugun bat izan da lehen saritua, hots, Joxemari Azurmendi zegamarra, “Joxeren historia” izeneko ipuin borobil eta hunkigarriaren egilea bera. Ipuin hau irakurtzen duena ziur nirekin bat etorriko dena esatean halako gehiagoren begira geratzen garela.

Bigarren saria, ordea, dagoeneko ezaguna den Patxi Zubizarretak idatziriko “Bihar ez diot amari hutsik egingo” izenekoak irabazi zuen. Egilearen izena ezaguturik amaierak ustegabean harrapatuko gaituela esateak ez du kenduko datu hori barik ere harritzea, ustebakoa ustebakoa izaten baita betiere.

Ustebakoa Juan Luis Zabalak eman diguna. Bera izanik Tene Lehiaketa lehenengoz eskuratu zuena, bada, lan bikainak burutu ondoren, bide berri bat urratzekotan dela ematen dio “Sakoneta” izeneko hau irakurtzen duenari.

Joera askoren berezko antologiatzat jo dezakegun honetan beste ezezagun berri bati eman zitzaion akzesita, alegia, “Tximeleta bazina” izenekoa egin duen Agustin Migeltorenari. Nire gomendioari jaramon eginik liburua irakur dezanak, berriro ere nirekin bat egin lezake esatean zein zail egiten den, lehen sariduna kenduta gero gainerako hiruren artean hoberena erabakitzea. Joerak eta bestelako erak ere baitira ezberdinak.

Eta dena ezberdin izan dadin edo, debar hoberena izan zen “Hamaikagarren jarlekua” Mikel Aizpuruarena ere ondo dago, hamazortzitik beherakoentzako saria irabazi duena —Aitor Bastarrikarena— ondo eta adinez goiti itxuran dagoen era berean. Azkenik, ipuina igorri eta handik tarte laburrera joan zen Jakes Andonegiren “Amodiozko oihua” dator, gogoz eta jezarraldi batean irakurtzekoa den antologia berezi hau are bereziago egiten duelarik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak