« Pitxi ederra, apaltasunez estalia | Tamaina ttikiko desertua, oasiz inguratua »
Speed gauak / Edorta Jimenez / Susa, 1991
This is Bilbo Itxaro Borda / Argia, 1992-01-19
Indautxu plazan, otsaileko gau batez, orduak, ezagutzen ez genuen norbaiten haiduru egonik, uka genuekeen Bilborekilako lehen txoke emozionala, eta Edorta Jimenezen “Speed gauak” liburua hartzean, iduripen bortitz horren oroitzapenaren nostalgia piztu zaigu.
Gauaren haragitik sortu jende bitxienen konpainian iragan ditugu berriro Bilbo mitiko hartako karrikak. Batzuen arabera Etxahun zaharra bera galdu zen burdinaren bihotzaren minean. Segur asko ziberotar ospetsuak bere gisako tribua bat aurkituko zuen, euriaren gerizapean.
Edorta Jimenezen nobela laster irakurtzen da, hiriak, hotzak hotzari, zeharkatzen diren abiaduran naski. Hizkuntza aldetik, batuaren eta bizkaitarraren arteko joko xotila gustatu zaigu, batak besteak lehertzeko ordez, abilki aberasten duela.
Erran beharra dago, nobelaren haria nahiko nahasia edo korapilatsua dela, hain erreala den Bilboren presentzia, idazleak zenarioaren irrealitateaz nolabait eztitu gogo balu bezala, barbariaren kontra. Gertatzen da, orrialdez orrialde, meandre ilhunetan urtzea ere, hain dira delirioaren kideko “Speed gauak”eko pertsonaiak, desertuko umezurtzak.
Nobelak badu lekukotasun kasi-soziologiko aire bat, baina ordea, irria maiz sortzen badaki, ematen duelarik, hasieratik bukaeralat, bilbotar Kamasutra kutsuko katalogo bat. Iduri du, urrunago joanez, heineko megapoletan perspektiba politikoak hain nabarmen ez edukiz, jendeak (nobelakoak) sexu harremanen zurrunbiloan murgiltzen direla, salbazioa (morala, eta, ekonomikoa) hortik etorriko bailitzaien.
Edorta Jimenezen nobela, azken urteotan euskaraz agertzen diren obren sailean koka dezakegu, desager edo amil zorian dagoen herriaren esperantza oihuen zerrendan. Liburuan ez zen deusik eskas, bakarrik zinezko speed errauts pixkat. Baina this is Bilbo.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi