« This is Bilbo | Ingenuitatearen omenez »
Behi euskaldun baten memoriak / Bernardo Atxaga / Pamiela, 1991
Tamaina ttikiko desertua, oasiz inguratua Juan Luis Zabala / Argia, 1992-01-26
Liburu berria plazaratu zigun Bernardo Atxagak iazko urtearen azken hondarrean. “Urtea salbatu” egin ziola esan zigun Asteasukoak, esku artean zituen liburuaren azken probei ezin disimulatuzko esker on eta maitasunez begira.
Jakina da, izan ere, —benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik erretiratu eta…”, etc., etc., eta hiru hilabete inguruko desertualdi txiki baina maite, labur baina samur baten ondotik ekarri zigun Atxagak “behi makal” izatetik aparte sentitzen lagundu dion emaitza berri eta eder hau.
Euskal literaturaren historiak ez du liburu hau Atxagaren obrako libururik gogoangarriena denik esango, nekez pentsa liteke horrelakorik, baina besterik gabe liburuan gogo onez barneratzen den irakurleak ez du une bakar batean ere sentituko hasi izanaren damurik. “Atxaga-garantia” gordetzen bait du liburuak, desertuko bakardadean zaildutako “benetako behi” baten jakinduriak ematen duen ziurtasun ukaezina. Eta baita Obaba asmatu eta sortu zuen idazle patxadatsuari berez darion xarma samurraren zigilu nahastezina ere.
Oasiz inguratutako desertua izan da Atxagaren hiru hilabeteko idaztaldi labur hori. Baina, zorionez, desertualdi berri batean omen dugu Atxaga egun, eta desertu egarri somatu genuen gainera deserturatu aurreko oasialdi laburrean. Oasitik oasirako ibilaldi tentagarrien zorabioaren ondoren, behi makal hihurtzeko beldurrak bere benetako tokira eta bere benetako ofiziora itzulierazi du desertuko behi idazlea. Bere barruko mintzo setatsuak argi azaldu dio, euskara garbi eta dotorean, zer den egin behar duena, La Vache qui Rit behi miresgarriaren hitzak bereak eginez, akuilu gisa: “Behi makala baino gauza makalagorik ez dago mundu honetan!”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi