kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Non dago Stalin? / Xabier Montoia / Susa, 1991

Lehenengo ostikada Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1991-11-03

Xabier Montoia beti izan da nere poeta (ez kantari) faboritoenetakoa. Buruz aipa nitzake “Anfetamiña” haren estraineko liburuko pasarteak, euskaraz irakurtzen hasten nintzen hartan sekulako zartada eragin bait zidan, euskal literaturaren panorama geldoan ukaldi bortitza, urdailean. Geroztik findu egin zen, landuago-edo egin zituen hurrengo poema bildumak, azpiko bulkada gogor hura galdu gabe baina.

Nobela bat egina zuela eta, irakurtzeko irrikitan negoen eta hitz lauz ere ez didala hutsik egin esan behar, hau ere indartsu atera bait zaio, barrabiletan emandako ostikoa bezala. Horrez gainera, aspaldi honetan hemen agertutako libururik katxondoena duzue, inolako zalantzarik gabe.

Belaunaldi baten, garai baten isla kausitu dugu bertan —dohain urria gure letretan— erretratu baino gehiago karikatura burutu du, estilo honen aje eta bertute guztiekin baina jakinaren gainean beti ere. Komiki taiua hartzen zaio berehala, bai egituran bai topikoetan.

Zertaz den ere kontatu beharko dugu honez gero: Stalin, desagertu den mutil bibotedun bat da. Bila hasten dira haren neska eta “Gorroto” rock talde gogorreko lagunak, eta istorio zoro batean nahasirik ageri dira, bestea beste polizia batekin oheratu eta pozoinketak argitaratzen dituen kazetarisa ninfomanoa, honen senar zinegotzi polimili-ohi eta gizarajoa, ertzantzaren lan zikinak zuzentzen dituen aristokrata masokista… Irakurle despistatuarentzako ohar moduan, idazlea autobigrafiatan edo apologiatan dabilenik pentsa ez dezan, gaztiga dezagun Montoia beti izan dela RRVren etsai eta esnifatzaileen gorrotatzaile.

Gauza bakarra dugu eransteko: prosazko lehen ekina du hau egileak, injenuotasun punttu eta guzti; espero dezagun honen ondoren saio gehiago etortzea, hau bezain gustagarriak baina anbiziotsuagoak. Hire eskutan zegok, Montoia.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak