« Ahanzturaren kontrako liburua | Lehenengo ostikada »
Aurora / Eñaut Etxamendi / Maiatza, 1985
Gogoa desertuan, bihotza Iratin Eduardo Gil Bera / Euskaldunon Egunkaria, 1991-11-02
Literatura kokoak, bertzortuz, “Werther” bazuen gis aberean, oraingo presentean badugu guk “Aurora”.
Bai, ene irakurle pazient hori. Etxamendiren liburuak markatzen du gure zeraren zera, zinezkoa. Egia izanki, beti ere, eta jakina izan eta ere erraitea guztiz nezesario delarik, aunitz ez direla jabetu. Badakizu, hain segur, euskal geogfrafia berexi dela hagitz: Buenos Aires (Madrilen barrena beti) Donostiatik hurbilago suertatzen da Nafarroa baino.
Bego hor euskal kartografia konprenigaitza, eta beude han donostiar argentinoak; kokoak jabe. Gisa guziz, Hori ere “Aurora”n baita markatua; orakulo baten maneran: guhaurrek galdu gakoaz giltzatzen gaituzte.
Alabainan, nola prendatu “Aurora”z bizi, amite, eta sufritu gabe? Eta giharrean hunki nola ez?
Guhauren baitatik landara kasatuak, gaurgero, guhauren itzala izanki, gogoko sototik heldu den airea dugu arnastako, usain gozoz busti mokanesa eta aspaldi zimeldu lilien urrina, papoa ezin hanpatuz, guziz destenorez bagabiltza. Deusaren esperantzan.,
Ahezkoako zerua zein apal. Bortu huts bihotz erdiragarriak. Gu, esperantzara kondenatuak; tragediaren arrenkura gogo zolan finkaturik. Zer ote da sinkronia? Elurra zikindu, Gilentegia hondatu, “Aurora” esposatu.
“Aurora” esposatu zitzaigun, ai nora, eta gogoko sotora. Han, betirako, bere atorra marratua, eta begietan zuen iruzkia, Irati guzia dirdiarazten zuena. Aurora.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza