« Begirada zelataria | Nobelaren eraikuntzan »
Piarres Larzabalen idazlanak / Piarres Larzabal / Elkar, 1991
Mugari tiro Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1991-07-07
Laster batean errazago izango omen da Europa barneko mugak igarotzea bertako hiritarrentzat… eta batipat polizientzat. Ez naiz ni erabaki horien on-gaitzak neurtzen hasiko, baina bai nere kezka azalduko, ipar eta hego zatitzen gaituen muga gero eta mugago dugula, aldea eta zuloa handituz doazela kultur kontuetan eta hizkuntzaren bilakaeran. Horregatik nahiko nuke, Larazabalen idazlan honek lagunduko baligu, Larzabal beraren antzerki baten izenburuak zioena egiten: “Mugari tiro”.
Azken aldi honetan Aresti, Manuel Lekuona, Aitzol, laster hatean Orixe… ugalduz doaz gure klasiko hurbilenen idazlan osoen bilketak, poztekoa da, eta Larzabalen kasuan agian besteetan baino beharrezkoago, haren idazlanetako asko eta asko lehenbiziko aldiz kaleratuko bait dira orain. Larzabalen izaerak eta lan egiteko moldeak zerikusi handia dute honetan, aurrena Hazparnen gero Zokoan zegoela, herri bateko edo besteko gazteak etortzen bait zitzaizkion antzerki eske, eta Piarres zenak, zenbat jokalari ziren ikusita, lanari ekiten zion berehala, geroko forma eta ospeaz gehiegi kezkatu gabe. Horrela osatu zuen bere obra Iparraldeko antzerkiaren aitak, euskal teatroko egile emankorrenak, behar bada onenak.
Piarres Xarritonek prestaturiko edizio honek sei liburuki izango omen ditu guztira, antzerkiak ezezik ipuinak eta oroitzapenak ere jasoaz —oroitzapen guztiak? ez ote hor isilik gorde beharrekorik?—. Oraingoz ordea, bi ale ikusi ditugu, lehen aldiko antzerkiak biltzen dituztenak: hasiera-hasierakoak laburtxoak, irigarriagoak, euskararekin batera frantsesa tartekatuz (aspaldikoa da antzerki elebidunaren arrakasta); geroxeago, komedia eta tragedia egoki nahastuz, bere kristau ikuspegi eta irakaspenak txertatuz, lan biribilagoak osatuz. Ezin lerro gutxitan dozenaka antzerki laburbildu, baina aipa dezadan, gure artean hauteskunde eta politikatik etsi dutenentzako irakurgai aproposa: 1956an idatzitako “Herriko botzak” (“Herriko botzak edo nor alkate” izenaz ere ezaguna).
Irakurketa aukera anitz eskaintzen digu Larzabalek: antzerki lan herrikoiak nola egin; Lapurdiko euskara biziaren eredua, mugaz bestaldekoentzat ezezik, Iparraldeko egungo idazleentzat zer irakatsia baduena… baina nik ezin eutsi diot malenkolia sentimenduari. Lapurdin bederen galdua den giro bat, bizi-molde bat, hizkera bat gogoratzean. Kanta hartaz gogoratzen naiz: “Gora to gora beti…”.
Dena dela, beste kanta batekin erantzunda “Jaioko dira berriak”. Eta bien bitartean, Anai Artea eratu eta muga ezkutuan igarotzen zutenei hain laguntza oparoa eman zien Larzabalek mereziko ahal du gutxienik bizitzan zor genion agur eta ohorearen ordez, bere “kontrabando” puxka hauei arreta poxi bat eskaintzea.
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Aiora Sampedro
Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro
Aiora Sampedro
Esne berriketan
Uxue Alberdi
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Asier Urkiza
Esker onak
Delphine De Vigan
Maialen Sobrino Lopez
Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona
Amaia Alvarez Uria
Jai-Alai
Gaizka Arostegi
Jon Agirre
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Mikel Asurmendi
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi