kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Etorriko haiz nirekin? / Mikel Hernandez Abaitua / Elkar, 1991

Nobelaren eraikuntzan Gerardo Markuleta / Argia, 1991-07-14

Bi ipuin bilduma zituen argitaratuak orain artean Mikel Hernandez Abaituak, azkena (Ispiluak) 1885.ean. Sei urteotan libururik kaleratu ez badu ere, artikulugintzan maiz aritu da han-hemenka, besteak beste, bi gai nagusiren inguruan: batetik, euskal literatur prosaren normalkuntza prozesua eta bestetik, Euskal Herriaren nazio-eraikuntzan biolentziak eta elkarrizketak bete beharreko papera. Eragin garbia eta zuzena du, nere ustez, idazleak bi gai hauekiko duen ardurak orain berri kaleratu duen nobelan.

Gaur eguneko garaian eta Euskal Herrian esplizitoki kokaturiko narrazio hau hogeitabi ataletan dago banatua, hamaika luzexeagoak, hamaika nahiko labur, zenbatzeko modu ezberdinez bereizita. Zifraz zenbatutakoek (BAT, BI…) nobelaren ardatz narratiboa osatzen dute: unibertsitate-irakasle baten bizi-arazoak kontatzen dizkigu, bigarren pertsona autorreflexiboan; letraz zenbatutakoak (A,B,C…), berriz, geure gizartean hain erruzak izan diren eta diren biolentzia-eskena solteak dira, “alde bietako” bortizkeria, hirugarren pertsonan eta tomu objektiboan (horregatik hain zuzen egiten zaizkigu hain gogor) deskribatuak. Pertsonaia nagusiaren egunerokotasunaren eta torturak, hilketak, bonba leherketak… deskribatzen dituzten pasarte horien arteko kontrastea da nobelaren lorpenik handiena, nere ustez.

Nobelagileak ahalegin berezia egin du, bestalde, euskara normaldua erabiltzen, errejistro erruraletatik ihes eginez, segur asko, gaur egungo hirietako gertaerak kontatzeko gaur egungo hirietako euskara erabili behar dugulakoan. Merezi zuen ahaleginak, baina ez dakit goizegi ez ote den gure irakurle-belarriek euskara berri hori sinisgarritasunez irentsi dezaten, batez ere narratzailearen eta pertsonaien ahotsetarako oso antzerako errejistroak erabiliz gero.

Testuaren literaturtasuna materia narratiboaren egituraketan, kultur erreferentzi ugarietan (musikalak batez ere, ez ahaztu liburuarekin batera kasete bat eskuratzeko aukera ere badela), jenero ezberdinen nahasketan (poemak, kazetari prosa ikutua duten pasarteak,…) bide datza. Ez da gutxi, baina nahikoa al da?

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak