« Premiazko liburu egokia | Scott Fitzgerald, playboyaren zinismoa »
Berbak legezko aiztoak / Joanes Urkijo / Susa, 1990
Etiopiatik haruntzago bada mundurik Felipe Juaristi / Argia, 1991-01-27
Poeta baten istorioa konta nezakeen hemen. Nola iritsi zen Etiopiara eta nola, nahi izan zuen arren, ez zen gauza izan haruntzagoko joateko, beti ere galtzen baitzen inguratzen duten zirkulu kontzentrikoetako batean. Poeta esan dut? Poesiaren istoriogileez ari nintzen, beti Etiopian amaitzen baitute beren liburua. Eta Haruntzago zer?
Galdera horixe egiten dut nik Joanes Urkijoren liburua irakurri ondoren. Hogeitahiru poema urbano. Urbeak eskaini dezakeen iruditeriaz horniturik: Alkohola, likido hori baita tabernetan arrakalatzen den bidaiariaren ahazteko makina, hortxe baitu bizitzaren azken bidea. Eta alkoholarekin erretzen da oroitzapena. Eta ezereza egiten denean ferekatzeko gorputza da bilatzen. Eta ezpainak galtzen dira beste ezpainen laberintuetan. Eta goiza agertzen denean argiak ekartzen du norberaren miseriaren ispilua, bertan begiratu eta ohartzeko betiko deserria dela hiria. Eta ez da falta Philip Marlowe, antiheroea, aholkurik ematen ez duena, aholkurik ez baitago desertuan. Norbera dago bakarrik aurrean duenaren kontra. Eta bataila horretan irabazle ateratzeko esperantza gutxi.
Horixe da poemario honen laburpena. Hiriaren gaueko erretratoa. Ezaguna egiten da, erretrato hori R&R-ak bihurtu baitu tipiko. Eta gogoratzen naiz Bruce Springsteenen edo Tom Waitsen kantu batzuekin. Eta nola ez, Etiopiaz gogoratzen naiz beti. Eta badakit haruntzago badirela beste mundu batzuk. Adibidez, Arabia, Siria, India, Txina, eta urrutira joan nahi izanez gero Japoi ere aurki daiteke. Edo sorterrira bueltatu nahi izanez gero hurrean ikus daiteke Praga. Oso polita da Joanes Urkijok Pragari eskaintzen dion poema.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui