kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Kantu kontari / Florentino Goiburu / Patxi Iraola / Gipuzkoa Donostia Kutxa, 1991

Premiazko liburu egokia Joxe Beristain / Euskaldunon Egunkaria, 1991-01-26

Liburu ederra iruditu zait Bertsolari Eguna 91ko ospakizunekin batera bertsozaleok aise eta modu onean eskuratu ahal izan genuen hau. Behar-beharrezkoa gainera, Bertsolari Eguneko omenaldiak benetako edukina eta mamia izan dezan. Oso ondo bait dago bertsolariak omendu eta goraipatzea, baina omenik egokiena ez al da beren lana zabaldu eta ezagutzera ematea? Liburu hau egokia da horretarako, Florentino Goiburu eta Patxi Iraolaren berri jakin nahi duenak gogo biziz irakurtzeko modukoa denez gero.

Era honetako liburuak badute gainera halako xarma berezi bat, erraz eta gustora irakurtzen bait dira, intelektualidade handiko gorabeherak dituzten liburutzar horien aldean behintzat gozoak gertatzen dira eta, dudarik gabe.

Ez zuten asko pentsatuko ez Goiburuk ez Iraolak hemen kontatzen dituzten gertakizunak bizitzen zituztenean inoiz liburu baterako idatzi beharrean aurkituko zirenik, ez horixe! Baina horrelake izaten dira kontuak, eta hamaikatxo ezusteko eta sorpresa ematen digu bizitzak!

Liburua ederki hornitua dator hitzaurre, argazki eta agurreko bertso eta guzti. Amaieran aitortzen dute egileek “korrika eta presaka” egindako lana dela, eta seguru asko liburua apainago gertatuko zatekeen hala izan ez balitz, baina aldez aurretik epea jarrita lana egiteak horrelako murrizpenak ekarizen ditu azkenean. Beharbada kontutan hartu beharko da akats txiki hau datorren urteko liburua prestatzen hasterakoan…

Baina, kontuak kontu, hor dago liburua, eta nire ustez ondo betetzen du bere helburua, eta dudarik ez dago horrelako liburuak egiten segitu behar dela Bertsolari Egunaren inguruan. Eta oso ondo iruditu zaidan beste kontu bat salneurri apalarena izan da.

Ondo merezia zuten bi bertsolariok hala omenaldia nola liburua ere. Goierriko Bertsolari Taldekoek liburuari ezarritako hitzaurrean aitortzen dutenez, beren aitzindariak izan dira Goiburu eta Iraola, bertsolaritza gustokoa izateaz gain gogoz landu izan dutenak. Txapelketetan emaitza onak izan dituzte, eta Zepai Sariak aparteko eragina izan du biontzat, baina hala ere lagunarteko giroa da erosoen gertatu izan zaiena.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak