« Arintasuna, oreka, freskotasuna | Premiazko liburu egokia »
Urteko igande guzietarako prediku laburrak / Joakin Lizarraga, Elkanokoa / Euskaltzaindiak, 1990
XVIII.eko lekukotasun bat erabilera bila Iñaki Camino / Argia, 1991-01-20
Elkano herriak izan zuen XVIII eta XIX. mendeen bitartean hirurogei urtez herriko apezgoaz arduratu zen Joakin Lizarraga izeneko seme bat. Garaiko erlijio giroan txertaturik, ez zen Lizarraga bere lanetako ideia berriak medio nabarmendu: “Becátu itéco goápo, peninténcia itéco fléco, badá gure jangoicoarén échean aláco fránco”. Aitzitik, egin zuen lanaren kopurua da txunditurik uzten gaituena, ezagutzen dugunak guti gora behera lau mila zortzirehun horri egiten duela.
Herrikoei predikuak euskaraz prestatu eta idazteko ardura hartu zuen idazle hau honelako lan zabaletan hain agor den garai hartako Nafarroan ulertzeko, Apezetxea Perurena idazle goizuetarraren lanak ematen digu giltza, nonbait, Mendibururekin topo egin behar izan bait zuen Lizarragak Iruñeko apaizgaitegian gaztetan. Geroztik predikugintzari erabat lotu zitzaion Elkanoko apeza, eta euskaraz, Iruñerriko hizkeraz, oraintsu itzaltzen ari den dialektu batez, hona dakargun liburuko hirurogeitahiru predikuak euskalki horren lekuko ditugula.
Argitalpen hau Frantzisko Ondarra filologariaren bizkar datorkigu. Ondarra, azken hamar urte honetan Nafarroan azaldu den hainbat testuren argitaratzeari emana daukagu filologiaren mesederako. Liburu hau bera Donostian XIX. mende erdian moldapen batzuekin atera zuten. Oraingo argitalpena, jatorrizkoari loturik egin zuen Ondarrak duela bost urte. Edizio kritikotzat jotzen da argitalpena liburuaren azalean, gure ustez edizio kritikoak besterik badira ere. Kritikoa den edizio batek, moldatua, aldatua edo puskak erantsi edo kenduta dagoen testu baten argitalpenean, aukeratutako aldakien arrazoitzea edo ta ezetsien eskaintza ere egiten duen neurrian, juzkatu eta hainbat pasarte edo forma azaldu ohi ditu, gure honek, testua bere horretan dakarrelarik, hain izaki guti testuak sortzen dizkigun arazoak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi