« Memoriaren erresuma | Arteari buruzko erreflexio nobelatua »
Guda Nagusia (1914-1918) / Ebaristo Bustinza, "Kirikiño" / Labayru, 1990
Guda Nagusia (1914-1918) Josu Landa / Argia, 1990-04-01
“Sutondoan” deritzon sorta honen bitartez, bizkaierazko klasikoak berreskuratu nahi ditu Labayru Ikastegiak, gaurko hizkuntza estandarrean bizkaierak ahalik eta itzal haundiena izan dezan aurrera daraman asmoaren barruan. Esan beharrik ez dago Agirre, Otxolua edo Erkiagarekin batera, Kirikiño dela bildumako kuttunetakoa. Oraingoa, kaleratu dioten hirugarren liburua da, eta aurretik “Egunekoa” eta “Edo geuk edo inok ez” izan ziren berrargitaratuak. Oraingo “Guda Nagusia” bezala, besteak ere batik bat biltze eta orrazte lan baten ondorioa izan zen, aldizkari eta egunkarietatik hartutako artikuluen bilduma, eta lan hori bereganatu zuena Xabier Perea da, honetan ere moldaketa, aurkezpena eta hitzaurrea prestatu dituena.
Aurreko bi artikulu bildumetan ez bezala, Euskal Herritik kanpoko gai bat aukeratu nahi izan du Perea Txabarrik, hain zuzen ere Kirikiñok bertako gaiez aparte mundukoez ere idatzi zuela nabarmendu erazi nahi izan bait du. Bestetik, euskal idazleek gutxitan jorratutako gaia hautatu du: Munduko Lehen Gerratea. Kirikiñok, egunkariak eskaintzen zion halabeharreko plazatik, ohizkoa ez den ikuspegiaz astintzen du gerratea, ia eguneroko segimendua eginez, berriak eman eta iruzkinduz. Bereziki interesgarria suertatzen da Kirikiñok nabarmenagotzen dituen bi alderdi: gerran parte hartu zuten euskaldunak, eta alemanek hondoratu zituzten euskal itsasuntziak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi