« Guda Nagusia (1914-1918) | Alice ispiluan barrena »
Carla / Anjel Lertxundi / Erein, 1989
Arteari buruzko erreflexio nobelatua Itziar Ortuondo / Patxi Zubizarreta / Egin, 1990-04-03
Behin batez, aberats ezezik aktore ere bazen baten berri izan zuen Salvatek, eta nola zeukan hark X
pintore famatuaren koadro bilduma inportante bat.
Diskretoki, bilduma hura atsegin haundiz ikusiko zuela adierazi zion, eta aktoreak —aberats eta arte biltzailea ere bazenak— gustora erakutsiko ziola agindu.
Hartara, geratu ziren kafetegitik etxera, ez baina bankuetxe batera eraman zuen aktoreak. Koadro bilduma hura ikusi nahi zuen Ricardek harri eta zur jarraitu zion, bankuraino estraina, eta hango eskaileretan behera ondoren: giltzak…sarrailak…txartelak…baimenak.
Iritsi ziren azkenik sotano hotz eta ilun batera, eta bankuetxeko zaintzaile batek burnizko atetzar bat zabaldu zien. Gela barruan, pilatuta eta nekez ikusteko moduan X pintore famatuaren koadroak zeuden —edo zeutzan—: Ez naiz koadro hauek etxean edukitzera ausartzen. Inbertsio haundiegia da etxean gordetzeko… —bukatu zuen aberats eta koadro biltzaile ezezik aktore ere bazenak.
Bada Ricard Salvaten anekdota honetaz baliatuz, Anjel Lertxundiren Carla nobela, bankuetxeko gela hotz hartan zegoen koadro bilduma huraxe iruditzen zaigu. Irakurri orduko egin zitzaigun zer edo zer haundia gordetzen zuela hark, baina oraindik ez dugu uste koadro bilduma, bankuetxetik bezala, nobelaren muina inor ateratzeko gai izan denik… eta liburua —gure ustetan—, sotano hotz eta ilun horretatik ateratzeko zain dago, deskubritzeke.
Guk, artikuluska honetan, bilduma haren zaletuaren jarrera bera agertu nahi dugu, eta gehienez ere, berak argi eskas harekin ikusitakoa adierazi…iruditu ere, Carla inportantea iruditzen bait zaigu, inportanteegia agian, eskaini zaion arreta nimiñorako.
Ez da posible hainbeste bakardade
Esaldi honetara labur bilduko litzateke, nolabait ere, nobela honen fikzioa. Nahigabe iragan gori bat maletan daraman eta etxez aldatzen den Rafael Gortari komikilaria dugu historiaren ardatz, eta bere beherapen progresiboa , nola fisikoa ala fisikoa…
Konfliktiboki bizi izandako iragana kausa duen beherapen hori —Maxe, neska laguna izandakoa; lagunak eta ikasle garaia…—, etxe berria txukuntzera datorkion Marianak bideratuko luke, errealitatearen azken eusgarri bezala.
Ordea komikilariak, azkenik, errealitatetik gero eta urrutiago, bere fikzio mundua errealitate haragizko bihurtuko du. Gortari, bere kreazioa den komikiaren protagonista sentitzeraino iritsiko da —Duca Ursini—, eta finean protagonista ere baden neskarekin —Carla— maiteminduko, batuko…
Ez dago jada fikzioa eta errealitatearen artean mugarik batere.
Baina Carla hori baino askoz gehiago da. Bere gainean hegaldatuko bagina, zenbait hitz klabe proposatuko genituzke, halanola plagioa, itinerarioa, exitoa, obsesioa, tradizioa… —nolabait ere M. Kunderak egin ohi duen bezala—; baina bada hitz bateratzaile eta pisutsu bat bere ttipian, guztiok laburbiltzen dituena: artea.
Eta Carla nobelak, arteari buruzko haragizko erreflexio iraunkor bat dirudi. Komikia aitzakiatzat hartzen duen prozesu kreatibo orokor bat deskribatzen digu, eta honetan datza bere erakargarritasunik koloretsuenetariko bat: Atxagak metaliteratura egin zuen; baina Lertxundik ikuspuntu literariotik piktorikora jotzen du, hau ere nolabaiteko “meta-artea” egiteko aitzakia delarik.
Nola sortzen da arte lana? Zer da artea? Zertarako egiten —bizitzen, nozitzen, gozatzen…— da?
Eta nola ematen du guzti hau aditzera idazleak? Lertxundik, strictu sensu narratzaile orojakilea izanik, poetikotasuna galerazten ez duen hizkuntza urbano, neutro, hotz eta sorpresagarria erabiliko dizu; aukeratutako hari narratibo nagusia zenbait ipuin —zeinak erreflexioaren giltzarri gisa eratzen bait dira— maisuki tartekatuko dizkizu; sentsazio eta ideien arteko uztarketa primeran biribilduko dizu; protagonistaren behera pena oso bilakaera egokian emango dizu, bilakaerarik sujerikorrenean…; elementu errepetitiboez baliatuko zaizu —zigarroa, loa, enbarkaderoa, litsak, Place de la Paix, L’Amanteko tertuliak…
Hona hemen arteari buruzko erreflexioa den nobela honek guri sortarazten dizkigun erreflexio bigarrenak:
1. Haustura: Lertxundiren “itinerarioari” begira, nobela honek, bere ttikian, aurrerapauso haundia suposatzen du —teknika, tematika, hizkuntza , giroa…—; gure eritziz, bete betean asmatzen duelarik, sujeritu eta abar.
2. Esportatzekoa: erabiltzen duen ikuspuntu “piktorikoaren” berritasunagatik —zenbat izen propio dantzatzen dituen, bestalde, eta zein erakargarria den Olariagaren gonbitea—; edota bere maisu lanagatik, orokorki, “Liburubitxi” baten aurrean egiten zaigu, beste erderak ere aise harri ditzakeena.
3. Artea bat da: izan dadin pintura, izan dadin zinema, izan dadin literatura edo kazetaritza zeina Delibesen ustetan literaturaren borradora bait da, —artea bat da, eta izen bereko zuhaitzak bezala adar askoduna dela erakusten digu Anjel Lertxundik.
Et caetera.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez