kritiken hemeroteka

8.733 kritika

« | »

Dordokak eta elurrak / Iñigo Aranbarri / Susa, 1989

Memoriaren erresuma Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1990-03-28

Memoria eta ahantziaren artean sekulako borroka dago, bizitza eta heriotzearen artean dagoen bera, bizitza memoriaren lurralde oparoa bait da, eta heriotza ahantziaren eremu latz eta elkorra.

Loa heriotzarekin identifikatu izan dute aspaldidanik, “ya que la muerte que teme nuestra carne es esa muerte de cada noche, que se llama sueño”, Borgesek zioen moduan, eta Morfeo loaren jainkoa ere eskuan mitxeleta bat edo lo-belar bat zeramala agertu digute greziar zaharrek. Eta Paul Celanek bere poema liburu bati “Lo-belarra eta Memoria” jarri zion izenburu.

Iñigo Aranbarrik ere izenburuan bertan adierazten du liburuan zehar esan nahi duena. “Dortokak eta Elurrak”, memoria eta ahantziaren arteko lehiaren adierazle dugu.

Baina sinbolo guztiak dira anbiguo. Dortoka izan daiteke, batetik, memoriaren sinbolo, luze bizi izaten bait da. Txinarren ustetan dortoka milaka urtetan bizi izaten zen, eta animalia horren azal gogor nahiz muinak erabiliz, ezhilkor izateko drogak prestatzen zituzten. Greziar zaharrek, aldiz, dortoka animalia pozoindua zela uste zuten, hiltzailea beraz. Sinbolo guztiek beren buelta dute, eta konparaziotarako elurra ahantziaren sinbolo izan daiteke, bere estalkiaz lurra ezkutatzen bait du, baina izan daiteke memoriarena ere, udaberrian urtzen denean lurrak aspaldiko kolore eta formak berreskuratzen bait ditu. Bestetik, Persefoneren mito greziarrean lo-belarra berpizkundearen sinboloa da era berean. Ez hilkortasunarena. Memoria den bezala.

Eta hitz horixe idatzi ahala burura etorri zait egunotan —zein egunkari edo aldizkaritan gogoratzen ez banaiz ere— bere azken liburua dela-ta Milan Kunderari egindako elkarrizketa bat. Bertan idazle txekiarrak, artea dela ezhilkor izateko modu bakarra azaltzen zuen. Artea memoria bait da. Ez dut esango Kunderarenak oker esanak direnik, baina zerbait gaineratzea falta zitzaiola uste dut. Gizonak, edozeinek, egiten duen ia guztia ezhilkortasun apur bat ziurtatzeko bait da. Nahiz eta jakin derrigorra dela hiltzea. Horregatixe idazten dira liburuak, ekartzen semeak mundura, horregatik…

Iñigo Aranbarriren liburuan lehian dabiltza memoria eta ahantzia, bizitza eta heriotzea, baina Iñigo Aranbarrik dortoka edo elurraren gisa, azaldu baino gehiago ezkutatu egiten du, metafora erabiltzen bait du etengabe, eta zenbait libururen berri eduki ezean nekez ulertuko da obra hau. Horixe da baina, edozein poema-iibururi aurrena eskatu bahar zaiona. Une honetan literatur ikerketek aurrera egin dutelako ondo uler dezakegu T.S. Elioten “The Waste Land”, baina bere garaian ez zen horrelakorik gertatu. Eta beldur naiz urte dezente ez ote diren beharko Iñigo Aranbarriren liburua ere behar bezala ulertzeko.

Dena den, eta hauxe da poesiaren bigarren balioa, sinbologia eta metaforetan sartu gabe, gerta liteke liburua osorik ulertu gabe ere gustagarri egitea.

Eta horixe izaten da zailena.

Azken kritikak

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Maialen Sobrino Lopez

Zerua hemen
Oihana Arana

Asier Urkiza

Café Mokka
Jabier Muguruza

Nagore Fernandez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Iraitz Urkulo

Erbeste
Juan Garzia

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak