kritiken hemeroteka

8.763 kritika

« | »

Bigarren jatorrizko makinizkribua / Manuel de Pedrolo (Jokin Lasa) / Elkar, 1989

Klasiko katalan bat zientzia-fikzioaren iniziaziorako Edorta Jimenez / Argia, 1989-06-18

Mila bederatzirehun eta hirurogei eta lauko azaroan “Mekanoscrit del segon origen” izeneko nobela argitaratzen du Manuel de Pedrolo kataluniar idazleak. Hamar urte beranduago, berrehun mila ale saldu ditu eta batek daki zenbat ote diren orain arte saldu ote dituenak. Beste ezein kataluniar libururik ez du honek haina saldu izan sekula ere, Merce Rodoredaren “La plaça del Diamant” delakoak ezik. Euskaraz argitaratu delako diodala guzti hau argitu ostean, arrakasta horren sorburuan zer dagoen laburbiltzen saiatuko naiz, ziur bait nago arrakasta izan dezakeena gurean ere.

Objetu Hegalari Ezezagunak igaro dira gure Planetaren gainean, halako eragin berezia izanik; ez da inortxo ere bizirik geratu, une horretan urpetan murgilduta izan direnak ezik. Horietarikoxea dugu “Alba, hamalau urteko neskatila birjin eta beltzarana” —halaxe hasten da narrazioa—, une horretan urpetan itotzear dagoen Didoc mutil larrabeltzaren bila murgilduta dabilenez gero. Zer esanik ez, Didoc bera ere bizirik geratuko da, Catalunya erabat hondatu horretan. Hasierak topikoa eman dezakeen arren, hariaren bilakaerak ez du huts egiten. Robinson etorkizuneko bihurtuko dira nerabe biak, Gizateriaren iraupenaren giltzarria —biogiltza, nonbait— euren “eskuetan” izango dutelarik.

Hizkera zuzena, laua, erraz erraz sartzen dena, berezkotasunez isuria, gai erakargarria lantzeko, esku leunaz eta laztanez, baita heriotza agertzen denean ere, hara hor hainbat neraberen iniziazio liburua izan dugun honen gakoa azterlarien eritzian. Psikologo eta pedagogoek ere aztertu izan dute behin baino gehiagotan fenomenoa, hala zelan Emili Texeidorrek, hurrengo hitzetan laburtuz bere eritzia:

“Iniziazio edo sartze-liburuaren egitura du beronek, hainbat eskola-gazteren buru-egiturak eskatzen dituen ezaugarriak betetzen bait ditu. Hala bada, “heziketa sentimentalaren” edo horren antzeko zerozer da, egungo burokrazia guztiei hainbatetan darien ustelkeriaren buruz”.

Sobiet iraultzaren hurrengo urtean jaio zen Pedrolo, bestalde, ezaguna da, hainbat eta hainbat liburu idatzi katalanez eta itzulia ere beste askoten izan da eta. Diodan, esate baterako, urte berean bost liburu berri ere argitaratu izan dituela munstro honek. Esperimentoetarako bidea eman bide du ugaritasun horrek, nonbait, oraingo honetan egitura erdi esperimental zehatz eta jatorrean oinarritu bait du narrazioa. Nagusiagook ere gozatzekoa denez, ez dut egituraketa hori zertan den azalduko. Esan, bai, euskaraz ere erraz irakurtzen direnetarikoa dela liburu hau.

Kontatzen diren balizkoak etorkizuneko —denbora ez da biribila ala?— 7138.ekoak direla eta, ez dakit nik ordurarte bizirik iraungo ote duen euskara gureak, ez eta gizakirik izango ote den ere. Litekeena da, hala eta guztiz ere, sasoi horretako euskaraz —adibidezko exenplua imintzearren baino ez— “enfokatzerakoan, atzekaldetik bakarrik ikusi zuten” (126. orr.) horrek adierazi gura izango duena izatea, hala edo zelan, “enfokatutakoan atzekaldetik baizen ez zuten ikusi” edo halako zeozer. Bitartean, besteok ere euskaldunak gara, Bilboko mordoiloak garunak hondatuta bizi bagara ere.

Azken kritikak

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak