« Ezeren zain | Hitzen bila »
Gabeziak / Oier Guillan / Bermingham, 2001
Poeta berriak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-10-13
Donostiako Bermingham argitaletxeak argitaratu ditu Oier Gillan Bermudezen eta Aritz Mutiozabal zabalaren lanak, Pasaiako udalak antolaturiko “XII. Pasaia Hiria” Lehiaketan lehengo eta bigarren sariak jaso izan zituztenak. Biak ala biak dira gazteak, eta biak ala biak poetak, ez berdinak, desberdinak baizik. Horixe deigarriena, euskal poesia gaztearen uholdetik aparte egotea. Garai bakoitzak bere mugimenduak sortzen ditu, eta horietatik batzuk besteen gainean nagusitzen dira.
Ez da harrigarria, giza legea baizik, nahiz esan behar den komunikabideek (ez dut erregerik kentzen ez jartzen, baina lagundu egiten diot nire jaunari) mugimendu baten alde jokatzen duten, besteen kalterako noski.
Horrela Espainiako poesian esperientziarena nagusitu den bezalaxe (lehorkeria askorekin, dena esan behar bada) Euskal Herrian bestelako poesia, egunerokotasunaren errealitatea ametsen eta ideien errealitatearekin (surrealismoaz harantzago) biltzen dituena batzuetan, edo batere biltzen ez dituena bestetan. Delako poesia hori ibilian dabilen harria bezala denez,
ez dago esaterik non eta nola amaituko den, baina badago non aztertu, horretarako gogoa izanez gero. Oierren poesia sentimenduei dei egiten dien poesia da, maitasuna bezalako sentimendu xume eta txikiei hain zuzen.
Hitz gutxikoa da eta garbia, irudi ilunik erabiltzen ez duena. Egia esan irudi gutxi eta zehatzak dira Oierrenak. “Itsasoa nire baitan doa”, esaterako. Bizitza du gai, bere gorabehera guztiekin, bere poz eta tristurekin, sentimenduz betea, hori bai.
Aritz Mutiozabalen poesia berriz, errekasto bat bezain kantaria da, egunerokotasunaren alderik barregarriena eta irudimentsuena dakarrena poemetara.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi