« Isilka misilka | “Dena dela”: liburu definigaitza »
R arrazarena / Mark Twain (Mitxel Sarasketa) / Susa, 1988
R arrazarena Dabid Zuazalde / Argia, 1989-03-12
“Susa” argitaletxea berpizten hasia dela dirudi. Urtebeteko parentesi batetik zein indarrez aterako den ez dakigun arren, gogorik behintzat ez bide zaie falta. ltzulpenetara emana den “Erreferentziak” sailarekin berrekin diote, hain zuzen ere. Castelao handiaren lau liburuz abiatutako sail horrek Mark Twainen bitartez jaso du jarraipena. “R arrazarena” honetan erizpide aldetik ere nolabaiteko jarraipena ikusten dugu Castelaoren “Beti Galizan” liburuarekiko. Ezin bait da ahantzi Mark Twainen saiakerak mende hasierako Estatu Batuetan nolabaiteko kontzientzia kritikoa izan zirela. Amerikar idazlearen dozena pare bat saiakera argitaratu dituzte “Susa”koek liburu honetan, kontzientzia kritiko horren erakusgarri gisa: zibilizazioa, inperialismoa, kolonizazioa, esklabutza, etabar. Eta kezka horien iturburu bezala, eremu geografiko zabala: Hawaii irlak, Filipinak, Txina, Hegoafrika, Kongo, Australia… eta noski, Estatu Batuak.
1973an Maxwell Geismar-ek argitaratutako “Mark Twain eta hiru R-ak: Arraza, Erlijioa, Erreboluzioa —eta inguruneko gaiak” liburutik “R” horietako lehenengoa hautatu da itzulpen honetarako. Hautaketa honen saioak irakurri ostean, Arrazari buruz zer dioen ikusita benetako irrika sortu zaigu Erlijioaz eta Erreboluzioaz Twainek zer esan zezakeen jakiteko. Ingleserara jo behar horretarako, eta bestela oraingo honekin konformatu behar.
Itzultzailea Mitxel Sarasketa dugu, 26 urteko eibartarra, eta duela 10 urtez Estatu espainoleko espetxeetan dago preso. Une honetan Darocan betetzen ari da leporatu zioten 94 urteko kondena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez