kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Isilka misilka / Jakes Ahamendaburu / Maiatz, 1988

Isilka misilka Dabid Zuazalde / Argia, 1989-03-05

Baxenafarroako herri-antzerkiaren munduari loturik ezaguna genuen Jakes Ahamendabururen izena, baina lirikotasunarekiko halako zaletasunik ez genion ezagutzen. Eiheralarreko seme honek, bere 27 urteren buruan, “Isilka misilka” estraineko poema-bilduma hau dendetaratu zuen Maiatz ezinetsituaren eskutik, duela ia hiru hilabete.

Zenbait xehetasunetan, Iparraldeko tradizio poetikoarekin bat egiten du Jakesek, halanola euskararen indar poetikoan. Esan nahi baita, Jakesentzat euskarak berak eskaintzen du indar poetiko haundi bat, hizkuntza menderatuz gero poemei atxikitzen diena. Hiztegiaren lirikotasunarekin batera, sintaxiaren malgutasuna du aipagarri.

Poetak ingurunea behatzen du, eta berorren erretratuak burutzen ditu poemaz poema. Ez dirudi askotan bestelako nahikunderik duenik: naturaren elemenduak, urte-sasoiak, denbora… eta bertsoz bertso hautsitako ispilu horren mila pusketan poetaren sufrikarioa isladatzen da. Horixe bait da poemotan agertzen zaigun poetaren irudia:”idazteak / inoiz atseginik / ez dakar…”. Herri-kulturaren osagaiak ere badira paisaia triste baina aberats horren erdian: gaiteroak, bertsolariak…

Irakurlea ez dadila liburu honetara modernotasun bila abiatu, arestian aipatutako koordenadetan oso eroso eta oso sortzaile on gisa ageri zaigun poeta baten bila baizik. Azkenik, hitzaurrean Lucien Etxezaharretak ohartarazten diguna ere azpimarratu behar da: euskara baturako esfortzua, euskalkiaren perlak onartuz baina aldi berean mugak gaindituz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak