« R arrazarena | Euskararen auziaz »
Dena dela / Joxerra Garzia / Baroja, 1988
“Dena dela”: liburu definigaitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1989-03-15
Poesi liburu gutxi dago hau bezain definigaitza. Poesia izatez jenero bat bait da non mugak jartzea alperrik den. Eta betiereko galdera hauxe da: non hasten da poesia eta non, esate baterako, filosofia?
Alde batetik bi jenero horiek elkartzeko saio bat dela uste dut liburu hau, eta irakurtzen dudan bakoitzean burura etortzen zait Parmenidesen harako poema ezagun hura, zera esaten duena, itzulpen libre batez: “Dena dela eta ez dena ez dela dioena da pertsuasio-bidea”.
Itzulpena libreegia atera den arren, liburu honen mamia horixe berbera dela konbentzituta nago, beraz esan daiteke liburu osoa bide iniziatikoa dela, poesiaren zentzuaren bilatze saioa, edo hobeto esanda idatzia izan denaren arrazoia emateko saioa.
Poesia, eta aspaldiko garaiaz ari naiz, jende zintzo eta serioaren eskuetan zegoenean, poetak idatzitakoari buruz adierazpenak emateko moduan egon behar zuela pentsatzen zen. Probentzalek razo deitzen zioten poemaren oinarria jartzen zuen adierazpenari, eta Dantek zioenez lotsa zuen edozein poetak jakin behar zuen aprire per prosa.
Horrelako razo-z beteta dago liburua, adierazpen horien bidez saiatzen da Joxerra Garzia ez bakarrik bere poesiaren berri ematen baita besteena ere, poesia erreferentea dela berea esango nuke hein batetan, lehen esan dudanarekin lotuta poesia zer den jakiteko eta zer hori besteei jakinarazteko saioa. Asmo hori ikus daiteke liburuan zehar beste liburu batzuetatik hartu eta horra aldatuak izan diren zatietan, baita zati horiei buruz idazleak eskaintzen dituen gogoetetan ere.
Baina, eta horregatik uste dut liburua definigaitza dela, badu bestetik liburu honek saio horretaz aparteko beste saiorik, eta zera da, hizkuntzaren duintasuna lortu nahia, eta badakit hau idaztean ez dudala gauza handirik adierazten, baina adieraz ezin daitekeena adierazteko modua adieraz ezina da.
Ahozko tradizioak erakusten digu poesia oreka inperfektoa dela soinu eta zentzuaren artean, esan nahi dena eta nola esaten denarekin, eta horretan hizkuntza tresna bat baino gehiago da, hizkuntza soinua bait da baina baita zentzua ere, hizkuntza beraz poesia da. Horixe da hizkuntzaren duintasuna lortzea, hizkuntzari bere maila erakartzea, ahozko literaturak, eta zenbait bertsolari jeniozkok egiten zuen eran, tradizioa duten formak erabiliz: kopla zaharrak, zortziko handia edo txikiak, etab…
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi