« Hartutako lana uste baino luzeagoa | Made in USA »
Intzentsua lurrean bezala / Felipe Juaristi / Baroja, 1988
Intzentsua lurrean bezala Dabid Zuazalde / Argia, 1988-09-11
Felipe Juaristi gure poeta nabarmenenetako bat dela esanez gero, ez dut uste esajeratzen ari naizenik. Horrez gainera, bere itxura abulikoarekin ematen ez badu ere, egungo literaturaren barneko korronteetako baten buru edo agertzen zaigula esan liteke. Aurretik ipuin multzo bat kaleratu zuen Felipek, han hemen, baina nobela labur hauxe da, berak dioen legez “serio antzean narratibagintzan emandako lehendabiziko pausoa”.
Nobelatxo honetan argi eta garbi nabari dira poetaren arrastoak. Ez du egin “prosa poetiko” izenaren pean gehienetan kaxkarkeria besterik agertzen ez duen testurik, ez. Ohizko narrazio legeen barnean, lexiko hautapenak, koloreen erabilerak, adjetibazioak erakusten digute atzean olerkari bat dagoeIa.
Kurtzeta izeneko auzo baten gainbehera kontatzen digu idazleak. Baina Kurtzeta auzo bat baino gehiago da, eta egileak hori baino askoz gehiago ere esaten digu. Kurtzetako hori mundu oso baten desagerpena da, eta areago: gizonaren porrota, errealitatean eragiteko, ezeri ekiteko gauza izango ez den izakiaren historia. Horrelako istorioek ohi dutenez, borobila, ziklikoa.
Lehen pertsonan kontatua da, beste lau pertsonaia ere erabilita: amona, ama, Mikaela eta Marta; lurra, sua, airea eta ura. Eta hitzik egiten ez duen aita. Liburuaren ezaugarri nagusietako bat narratzailea bi aukera artean egotea da. Hiriko eta mendiko partaide izanik, batzuetan idazkera errealista erabiltzen du eta magikoa besteetan, bereizketa zehatzik gabe; noiz gizon jantziaren ikuspegi razionalista, noiz baserriko mundu ikuskera erabilita, barrutik eta kanpotik, nongoa den erabaki ezinik. Tranpa bat egiten du, halere, gerra tratatzean; ideologiak eramanda nonbait. Zalantza hauen artean, idazkera geza suertatzen da, indarrik gabea.
Sustrai bilaketaren gaia zaharra dugu eta heltzeko bide ugari eskaintzen duena. Eta beste hainbeste irtenbide, hala nola hemengoa: ezerezaren, barne suntsipenaren onarpena, burgesiaren barnean —“Ondo lasai bizi naiz neure apopilo-etxearen jabe”, bukaeran—.
Pesimista izatea bakoitzaren izakeraren baitan dago; historia tristeak kontatzea, norberaren dohai eta zaletasunen esku; baina porrotaren eta konformismoaren apologiak egitea ezin ikus dezakegu begi onez. Eta horrenbeste badaki argitaletxe eta aldizkariaz gain, beste egunkari horretako, El Diario Vascoko tribuna erabiltzen duen Juaristik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui