« Homo Faber gurean | Oroimena, tradizioa »
Higuinaren istorioak / Mikelats Gorroto / Hiria, 2001
Marginalia Jon Kortazar / Bilbao, 2001-10
Arraroa da benetan herri hau non poeta madarikatuak sarietara aurkezten diren eta abangoardistek egiten duten kanona.
Hiria argitaletxe eraberrituari ez dio kritikak, nik dakidala behintzat, arreta handirik eskaini. Luis Haranburu Altunaren eta Luis Mari Mujikaren zuzendaritzapean pausu desberdinak eman ditu bere lehen urtean: euskal poesiaren antologia desberdinak osatu dituzte (oihartzun mediatikorik gabe, helas!) gairik gai joera desberdinak emanez, Nemesio Etxaniz eta Jon Miranderen obra osoa argitaratzen saiatu dira, Luis Mari Muxikaren azken urteotako poesiari bidea zabaltzen diotelarik, bide batez, itzulpenak egin dituzte (Camus, Carroll), berrargitalpenak moldatu dituzte (Txomin Peillen) eta prosa eman dute argitara (Aitor Arana eta Xabier Galarreta). Ahalegina begi bistan da, eta poesiari ere ekin diote. Zerrendan ikusten dudanez gutxienez 29 liburu eman ditu argitara Hiriak oso epe laburrean.
Poesiarekin hasi dira eta emaitzak Ana Urkizarekin hasi ziren. Guztiz bestelako estetika lantzen duen Mikelats Gorrotoren liburua da argitaletxe honetan plazaratutakoen poemen liburuen artean bigarrena. Higuinaren istorioak deitzen da.
Hasteko, esan behar nuke ez dela bat ere erosoa egile mozorrotuaren lanaz hitz egitea. Idazle baten traiektoria ere kontutan hartzen da liburu baten harreran, eta traiektoria gabeko idazlea begi bistan izatea, eta gainera ezizenez ari dena ez da bat ere erosoa. Idazle probokatzailea dugu aurrean, eta probokazioa ezkutatzen duena? Ezin jakin, eta ezintasun horrek ere irakurketa mugatu egin du.
Gorrotok egin nahi duena higuinaren deskripzio bat da, eta, neurri baten aurten argitaratu diren beste liburu batzuekin moldapen bera erakusten du, hau da gai baten inguruan osaturiko poemak dira agertzen direnak. Gairi buruzko metapoetika eta guzti.
Noizbehinka poesia hau errealismo zikinera hurbiltzen dela dirudi, eta batez ere gaiaren aukeraketan horixe da agertzen dena: Jonkiak, higuina, gezurra, Bilboko putzuak… Poetak berak liburuaren aurrean kokaturiko hitzaurrean ere honela mintzo da: “Hau ez da liburu bat. Ezta poesia liburua ere. Gezur, iruzur, eta poesia faltsuen mundu honetan, hitzak biluzi baino ez dut egin”. Ispilu jokoa bera. Iaz errealismo zakar horretan oinarrituriko liburua agertu zen gure artean.
Baina hain gai likitsak eta infernukoak tratatzeko eran, detailetxo bik ematen didate kezka, ispiluaren ispiluak, alegia. Espresaera: kanpo aldetik joera iluna badago ere, gure artean askotan erabili izan diren pilaketa estetikoak dira nagusi liburuan. Garapena da bigarren kezka: “Ilunpetik argira, kolorera. Argirik gabe ez baitago kolorerik. Kolorerik gabe, mundurik ez”. Poetaren hitzak dira, edo poetaren islak ispiluan utzitakoak. Poeta madarikatua izateko, ez du hagitz maite infernua!
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza