kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Urkamendira bideko erreportaia / Julius Fucik (Elena Ituarte) / Txalaparta, 1988

Urkamendira bideko erreportaia Dabid Zuazalde / Argia, 1988-07-30

Julius Fucik kazetari txekiar komunista, Gestapok atxilotu zuen 1942an, eta bortizki torturatu eta gartzelan eduki ondoren 1943an afusilatu zuten naziek. Gartzelan zegoela, zer zetorkion jakinda, izkutuan idatzi zituen liburu honetako zatiak eta ixilpean nola hala aterarazi espetxetik, bera hil ondoren argitaratu zen liburu hau osatuz.

Liburu gogorra da, latza, eta aldi berean ederra. Izua eta sua pizten dizkizu, sentimendu eta pentsamendu anitz sortarazten dizkizu. Ikaragarria da irakurtzen duzuna, eta ikaragarriagoa idazlearen egoera imajinatzea, jakitea hau ez dela nobela bat. Aipagarriena, idazleak erakusten duen etengabeko konfidantza, inoiz etsi gabe beti alderdi komunistaren antolamendua eta propaganda buruan, eta baita ere Fuciken luzidotasuna: berebizikoak dira adibidez, gartzelazainen erretratuak, “figuratxoak”.

Argitalpen honek itzulpengintzaz jarduteko hizpidea ematen digu. Hainbeste hutsune dugunez, zaila da nondik hasi erabakitzen, baina bada joera orokor bat: gure inguruan, mendebaldeko kulturan, nagusi eta ezagun diren izen handienen tituluak euskaratzea; hori ondo dago, beharrezkoa ere bada, gu ere kultura horren seme-alaba bait gara, eta euskaraz ez badugu edaten bertatik erdaraz egin beharko bait dugu. Baina horrez gainera, bada beste literatura bat, bertze literatura batzuk. Egile batzuk nonnahi ezagun eta ospetsu bihurtzeko, beren kalitatea dute frogagiritzat; baina hori ukatu gabe, iragazki ideologikoek berealdiko indarra dute: nazio batzuen indar inperialistak eta klase batzuen interesak filtratzen dute Parnasorako bidea.

Horregatik, bere buruaren jabe izango den Euskal Herria nahi badugu, geure erreferentziak bilatzeko aske izan behar dugu. Alderdi honetatik, bikain deritzogu itzulpen hautapen honi, eta segida izatea espero dugu, bai “Txalaparta”n bai bestelako argitaletxeetan.

Ahantzi baino lehen esan dezadan Antton Azkargortaren hitzaurrea dakarrela liburuak. Frantzia eta Espainiako espetxeetan horrenbeste adiskide, lagun eta senide dituen herri honek, harrera ona egingo ahal dio Julius Fucik txekiarrari! Badugu behintzat horretarako arrazoirik.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak