kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Marginalia / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1988

“Marginalia”: razionalitate marxista-leninistaren bidetik Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1988-07-27

Azkenaldi honetan argitaratu den libururik interesgarrienetako bat dela deritzot, eta arrazoi ugari aipa ditzaket ene baieztapen hori oinarritzeko froga gisa.

Artikulutzat hartu daitezke liburuan zehar unitate logiko batez barreiatzen direnak, artikulu gogoetatsutzat, zehatzagoak izateko, eta zehatza adjetiboa aipatu dudanez, esan dezadan, horixe bera dela idazlanon bereizgarririk nagusiena.

Inguru-minguru gehiegi ibili gabe Joseba Sarrionandia gaiari zuzen-zuzenean atxikitzen zaio.

Baina zein da gaia?

Gaiak ugariak dira, idazlanak bezainbeste, baina gaiak asentatzen diren harriak ez hainbeste: literatura, politika, biak batera, lagunei idatzitako gutunak… Guztiak gorputz razional baten pean, razionala bait da “Marginalia”ko Joseba Sarrionandia, eta honekin ez dut esan nahi beste liburuetan izan ez denik, poeta azken finean idazterakoan razionala bait da, bizitzan horrenbeste ez bada ere, idazleak berak dioen bezala.

Baina liburu honetan razionalitate hori marxista-leninista da. Batez ere idazlanak literatura eta politikaz direnean, nahiz eta horietan ere zenbait kontradikzio somatu daitekeen.

Esaldi batek liburu bat laburtu badezake honako honek laburtuko luke “Marginalia” osoa: “Idazle eta politiko ofizioak ezagugarri desberdinekoak dira, idazlearen perspektibak ez dira politikoarenak bezain definitu eta zehatzak, idazlea analitikoa eta konprentsiboa da, politikoa sintetikoago eta sektarioago den artean. Idazleak bere gisa iharduteko eta bere obraz zerbait berri sortzeko libertatea du, politikoa proiekto kolektibo bati atxeki behar zaio, militante bat gehiago besterik ez denaren apaltasunarekin. Idazle baitan batzutan bi aldeotatik bat, kara ala gurutzea, nagusitu egiten da, bestetan bi aldeok ados heltzen dira, bestetzutan idazleak urradura legez bizi behar du zation arteko tentsioa”.

Definizio polita eta seguruaski bizia eta sentitua, “Marginalia” liburua definitu dezakeena, poesiaz mintzo denean poesia-irakurle eta idazle handi gisa mintzo bait da, eta politikaz mintzo denean erakunde politiko eta erradikal baten partaide gisa.

Dena den, eta hau ene eritzia da, Joseba Sarrionandiak inguratzen duen errealitatea ekartzen du orrietara, eta teorizazio eta arrazoi apur bat orain arte desteorizazio eta desarrazoia egon den eremuan.

Baina horretan ez da liburua bukatzen. Bere poetikaren indarra erakusten du batez ere gutunetan, eta bere sintesia-ahalmena batez ere artikulu politikoetan. Ez dezala inork pentsa honez gero, idazlea bi buruko munstroa denik: buru bat, gero eta finkatuago berak bizitzen duen errealitate politiko eta ikusten duen inguruan.

Gutxi landutako artikuluak, gehiegi ez elaboratutako teoriak badaude ere, irakurri horretaz ohartzeko “Idazlegoa eta Iraultza I”, gehienek maila ona dute, altua esango nuke, ikustera ohituta gaudenarekin konparatuta eta aipatu behar dut bereziki “Posmodernismoaren inguruan” izenburua daramana, edo-ta “Gu izenordearen gainean” izenekoa, idazlan elaboratu eta ederra, teoria poetiko osoa.

Eta ondo idatzita. Izan ere Sarrionandiak berak idazten duena lerro hauetara ekarriz esan daiteke: “Txarto idaztea —esan zuen San Hilariok— bekatu duk”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak