« Kikili eta Kokolo Chile-n | Poliki, poliki haizetan »
Euskara bizitzaren kenkan / J.A. Irigaray / Pamiela, 1988
Euskara bizitzaren kenkan Dabid Zuazalde / Argia, 1988-07-03
Badirudi piskanaka-piskanaka bizkortuz edo esnatuz doala saiakera gure artean. Azken aldian Sarrionandiaren liburua eta Irigarayren hau ditugu adibide. Joxe Angel, Irigaraitarren sagako nafar donostiartua, saio liburu batekin etorri zaigu orain, aurretik ipuinak eta poemak kaleratu ostean.
Gaia, euskara. Azpititulua: Orekaren mintzoa. Edukia: aintzin solasa, gibel solasa, eta tartean sei artikulu, bi erdaraz eta lau euskaraz. Azken dozena urte honetan idatziak. Pare bat, aldizkarietan-eta kaleratuak; gainerakoak gaurdaino argitaratugabeak.
Mamia? Hauxe baita garrantzizkoena. Euskararen defentsa egiten du, eta euskararentzako lurraldetasuna eskatzen. Honek duen berebiziko eragina jakintsu batek baino gehiagok aitatu izan du azken urteotan, nahiz agintariek ez entzunarena egin. Irigarayren ezaugarri bereizgarria da euskararen aldeko jarrera, jarrera etiko-filosofiko zabalago baten baitan sartzen duela: hizkuntza bat mundu osoaren ondasuna da, eta bere galtzea mundu osoarentzako galera; era berean, hizkuntza bat maitatzeak gainerako hiztun/hizkuntza guztiak maitatzea dakar, biziaren aldeko apostua da, eta bizitzaren oreka azpimarratzeko modua.
Humanismoa sasoi honetan modan ez badago ere, merezi du honelako argudioak entzuteak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez